Kimo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kimoa (grezieratik: χυμός [khymós], zuku) urdailetik duodenora pasatzen den gai oretsu, gris eta azidoa da, janarien liseriketa gastrikoaren ondorioz sortzen dena.

Elikagaiek, urin gastrikoak eta urdailak isuritako beste substantzia batzuek osatzen dute kimoa. Beraz, azido klorhidrikoa (ClH), pepsina eta beste entzima batzuk ditu. Azido klorhidrikoak, hain zuzen, azidotasuna ematen dio kimoari.

Kimoaren jariakortasuna hainbat faktore menpe dago:

  • hartutako elikagai mota
  • elikagairen mastekazio maila
  • elikagaiak urdailean igarotako denbora
  • uhin peristaltikoen intentsitatea

Kimoa urdailetik heste meharrera pasatzen da. Heste-paretak sortzen dituen mugimendu muskularren ondorioz kimoa duodenoaren zehar mugitzen da. Bertan, behazuna (gibelak ekoiztua), pankreako urina (pankreak sortutakoa) eta heste-urinaren (heste-guruinek ekoiztua) jardueraren ondorioz kimoa kilo bihurtzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]