Edukira joan

Kinahan kartela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kinahan kartela
Datuak
Motaerakunde kriminala
HerrialdeaIrlandako Errepublika

Kinahan kartela, Irlandako nazioarteko talde antolatu kriminal bat da.

1990eko hamarkadaren erdialdea Christy Kinahan buruak sortu zuen. Bere Daniel Kinahan anai nagusiak familia talde kriminalaren eguneroko jarduera kudeatzen du.

2015 urteaz geroztik Irlandako Hutch kartelarekin lehia estua du.

Taldea Dublin hiriburuan sortu eta 1990eko hamarkada amaiera eta 2000ko hamarkadan zehar, Zelta Tigrea deritzon Irlandako Errepublikaren hazkunde ekonomiko garaian hedatuz joan zen.

Hasieran Dublingo auzoetan lapurreta jardueran hasi arren, denboraren poderioz erakundea bertako nahiz nazioarteko droga trafikoan eta arma kontrabandoan burubelarri sartu zen.

Irlandaz gain, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Espainia eta Arabiar Emirerri Batuetan ere jarduerak baditu.

Talde honetako hainbat kidek Andaluziako Costa del Sol eskualdean bizileku ere badute.

Kide nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]