King Crimson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
King Crimson
King Crimson - Dour Festival 2003 (01).jpg
Datuak
Jatorria Ingalaterra
Musika mota Rock progresibo, art rock, psychedelic rock Itzuli eta fusion Itzuli
Urteak 1968
Produkzioa
Diskoetxea(k) Atlantic Records
Caroline Records Itzuli
Discipline Global Mobile Itzuli
E.G. Records Itzuli
Island Records
Tony Levin Itzuli
Robert Fripp Itzuli
Bill Bruford Itzuli
Adrian Belew Itzuli
Informazio gehigarria
MusicBrainz b38225b8-8e5f-42aa-bcdc-7bae5b5bdab3
www.dgmlive.com

King Crimson 1968an Robert Fripp gitarra-jotzaileak eta Michael Giles bateria-jotzaileak sortutako musika talde ingelesa da. Normalean, rock progresiboko bandatzat hartzen bada ere, eragin desberdinak ditu bere baitan, hala nola, jazza, musika klasikoa, musika esperimentala, psikodelia, new wave, hard rocka edo folka. Taldeak gaur egungo artista askorengan izan du eragina eta jarraitzaile asko irabazi ditu, komunikabideetan gutxi agertu arren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

King Crimson Robert Frippek eta Michael Gilesek sortu zuten 1968ko azaroan, beste talde bat (Giles, Giles and Fripp) eratzeko ahaleginak porrot egin ondoren. Taldea osatzeko hartu zituzten musikariak honakoak izan ziren: Greg Lake (baxu-jotzaile eta abeslaria), Peter Sinfield (kanta-idazlea) eta Ian McDonald (konposatzailea)

1969an, debutatu zuen The Rolling Stones taldearen telonero gisa Hyde Parken, eta urrian grabatu zuten lehen diskoa, In the Court of the Crimson King. Halaber, urte horretan egin zuten lehen bira Europa eta Ipar Amerikan zehar. Urtearen amaieran, taldekideen arteko tentsioak eta desadostasun artistikoak zirela eta, Michael Gilesek eta Ian McDonaldek taldea utzi zuten.

70eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandak hirukote bezala jarraitu zuen, Robert Fripp, Greg Lake eta Peter Sinfieldekin. Eta horrela, 1970eko maiatzean bigarren diskoa kaleratu zuten, In the Wake of Poseidon. Fripp, Lake eta Sinfieldez gain, bertan parte hartu zuten Peter Gilesek (taldea utzi zuen Michaelen anaia) eta Mel Collinsek (beranduago Camel taldera joango zen saxofonista)

King Crimson zuzenean, 2003an

Greg Lakek apirilean banda utzi zuen, Frippen buruzagi izaeragatik eta etengabeko aurreikuspen falta zegoelako abestien konposizioari eta lanketari zegokionean. Keith Emerson teklatu-jotzailearekin eta Robert Palmer bateria-jotzailearekin elkartuko da rock progresiboko Emerson, Lake & Palmer taldea sortzeko.

Gordon Haskell musikariak hartu zuen Laken lekua eta bera izango da baxu-jotzaile eta abeslaria bandak urte bereko abenduan aterako duen hirugarren diskoan, Lizard. Andy McCulloch izan zen bateria jo zuena disko honetan, Yes taldeko Jon Andersonen parte-hartzeaz gain abesti batean. Haskellek eta McCullochek taldea utzi zuten albuma kaleratu baino pixka bat lehenxeago, King Crimson utziz abeslari, baxu-jotzaile eta bateria-jotzailerik gabe.

Ian Wallace (beteria) eta Boz Burrell (ahotsa eta baxua) izan ziren taldekide berriak, eta formazio honekin kaleratu zuten 1971ko abenduan laugarren diskoa, Islands. Handik gutxira, Peter Sinfieldek taldea utzi zuen eta gainerako taldekideak Earthbound izeneko bira bat egin zuten 1972an. Biran grabatutako materialarekin Earthbound diskoa argitaratu zuten ekainean, zuzenean grabatutako lehena.

Earthbound bira bukatu ondoren, Collinsek, Burrellek eta Wallacek King Crimson utzi egin zuten, Alexis Kornerekin bat egiteko eta Snape taldea eratzeko. Fripp hasi zen berriro musikari bila eta hauek izan ziren aukeratuak: Jamie Muir (perkusioak), John Wetton (abeslari eta baxua), David Cross (biola, biolina eta teklatuak) eta Yes taldea utzita iritsi zen Bill Bruford (bateria). King Crimson martxan zen berriro ere. 1973ko martxoan kaleratu zuten disko berria, Larks' Tongues in Aspic. Handik gutxira Muirek taldea utzi ondoren, King Crimsonek bira berri bati ekin zion Europa eta AEBetan zehar.

Rober Fripp 2007an

Garai honetan, King Crimsonek bereziki Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan egiten zen heavy metalaren eragin nabarmena jaso zuen. Frippen gitarra oldarkorragoa azaltzen zen, eta Bruforden bateria eta Wettonen baxua ozenago entzuten ziren.

1974ko martxorako kalean zen hurrengo diskoa, Starless and Bible Black. Albumeko abesti gehienak kontzertuetan grabatutakoak ziren, King Crimson zuzeneko taldea zela garbi utziz.

Bandak norabide gogorragoa hartu zuenez, David Crossek taldearen soinuari egiten zizkion ekarpenak nabarmen murriztu ziren; gauzak horrela, disko berria grabatzen hasi zirenean alde egitea erabaki zuen.

1974ko uztailean hasi ziren Fripp, Bruford eta Wetton Red grabatzen. Grabazioa hasi aurretik, Frippek, gero eta etsiago musikaren negozioarekin, krisi bat izan zuen eta George Gurdjieff idazle mistiko errusiarraren obrak irakurtzen hasi zen. Gauzak horrela, grabazio saio gehienen zuzendaritza Bruford eta Wettonen eskutan geratu zen. Taldekideez gain, beste hainbat musikarik, aurretik King Crimsonen ibilitakoak barne, hartu zuten parte. Diskoa urriaren 6an kaleratu zen, baina egun batzuk lehenago, irailaren 25ean, Frippek adierazi zuen taldearen jarduna “betirako amaitua” zela.

Banda desegin eta gero, 1975eko maiatzean, urtebete lehenago AEBetatik egindako biran zuzenean grabatutako USA diskoa kaleratu zen. 1975 eta 1980 urteen artean, King Crimson jarduerarik gabe egon zen.

80ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981 urtearen hasieran Robert Fripp eta Bill Bruford hasi ziren “Discipline” izena izango zuen talde berri bat sortzeko asmoa lantzen. Baxu-jotzaile lanerako Tony Levin

Peter Sinfield 2010ean

topatu zuten, ezaguna zena John Lennon eta Peter Gabriel bezalako musikari ospetsuekin ibiltzeagatik. Ondoren, garai horretan Talking Heads taldearekin bira batean zebilen Adrian Belew abeslari eta gitarra-jotzaileari eskaini zioten taldeari batzea. Honek onartu egin zuen proposamena.

Hurrengo diskoa izango zenaren grabazioetan Fripp konturatu zen King Crimsonen soinua hor zegoela eta birpentsatzen hasi zen taldeari “Discipline” deitzearen ideia. Taldekideak ere ados zeudenez, Discipline albumari deitu zioten. 1981eko irailean irten zen, King Crimson izenpean. Gorrimin Erregearen banda martxan zen berriro ere.

Taldeak, kide berberekin, beste bi disko atera zituen: Beat (1982ko ekainean) eta Three of a Perfect Pair (1984ko martxoan). Belew izan zen hitzak egin zituena hiru diskoetan. King Crimsonen aldaera honek new wave musikaren ezaugarriak zituen, ziurrenik Belew Talking Heads taldearekin jardutearen ondorio. Beste alde batetik, bi gitarren elkartutako patroien erabileragatik “gamelon rocka” deitu izan zaio, Indonesiako musika tradizioaren egituraren antzekotasunagatik.

1984ko biraren ondoren, Frippek bigarren aldiz banda desegin zuen. Etenak hamar urte iraun zuen.

90eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an eratu zen berriro King Crimson, oraingoan seikote modura: Fripp eta Belew gitarretan, Levin baxuan, Trey Gunn Warr gitarra izeneko instrumentuarekin, Bruford baterian eta Pat Mastelotto perkusiotan. “Hirukote bikoitzeko” formazio honekin Vrooom EPa (1994ko urrian), Thrak (1995eko apirilean) eta zuzenean grabatutako Thrakattak (1996ko maiatzean) albumak atera zituzten.

Sei kideko taldea izateak elkartzeko eta ekonomikoki mantentzeko zituen zailtasunez jabeturik, desegin ziren eta, Frippek proposatuta, banda azpitaldeetan zatitu zen (bere hitzetan, “fraKtalizatu” egin zen): ProjeKct One, ProjeKct Two, ProjeKct Three eta ProjeKct Four izenak hartuz. Hainbat disko kaleratu zituzten, inprobisaziorako eta musika sortzeko zuten trebezia frogatuz.

XXI. mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tony Levin 2008an

ProieKcts lanen ondoren, Brufordek eta Levinek banda utzi zuten. King Crimson laukote bilakatu zen berriro ere (Fripp, Belew, Gunn eta Mastoletto) eta formazio honekin hurrengo diskoa kaleratzen dute, The ConstruKction of Light, 2000ko maiatzean. 2002ko urrian Happy With What You Have to Be Happy With EPa azaldu zen eta 2003ko martxoan The Power to Believe LPa, orain arteko taldearen estudioko azkena.

2003ko azaroan Trey Gunnek taldea uzten zuela adierazi zuen eta Tony Levin bere aldetik berriro batu zen bandara. Bien bitartean, 2006an ProjeKct Six eratu zen.

2008an taldea itzuli zen kontzertu batzuk eskaintzeko. Oraingoan Gavin Harrison gehitu zitzaien bigarren bateria-jotzaile lanetan, Mastolettorekin batera.

Itzulera 2014an[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea behin betiko deseginda zegoela zirudien garai baten ondoren, Robert Frippek aurkeztu zuen formazio berri bat, 2014an funtzionatzen hasiko zena. Fripp, Collins, Levin, Mastelotto eta Harrison beteranoei Jakko Jakszyk (gitarra eta ahotsa) eta Bill Rieflin (bateria) batu zitzaien. Modu horretan, Kin Crimsonek lehen aldiz hiru bateria-jotzailerekin arituko zen.

2016an Bill Rieflin bateristak etenaldi bat egingo zuela iragarri zuen eta Jeremy Staceyk hartu zuen bere lekua urte horretan Europan zehar egin zuten birarako. 2017 urtearen hasieran, Rieflin itzuli zen bandara eta horrela taldea zortzi kidez osatu zen, horietarik lau bateria-jotzaileak zirelarik.

2016ko abenduan Greg Lake zendu zen eta 2017ko urtarrilean John Wetton.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Robert Fripp — gitarra (1969-1974; 1981-1984, 1994-gaur egun), mellotron, piano elektrikoa, teklatuak (1969-1974; 1994-gaur egun), Frippertronic (1981-1984) y soundscape (1994-gaur egun).
  • Mel Collins — saxofoia, flauta (1970-1972, 2013-gaur egun, estudioa: 1974), koruak eta mellotron (1971-1972).
Greg Lake 2005ean
  • Tony Levin — baxua, Chapman Stick, koruak y sintetizadorea (1981-1984; 1994-1997; 2003-gaur egun).
  • Pat Mastelotto — perkusioa eta bateria (1994-gaur egun).
  • Gavin Harrison — bateria nagusia (2007-gaur egun).
  • Jakko Jakszyk — ahotsa, gitarra eta flauta (2013-gaur egun).
  • Bill Rieflin — teklatuak, sintetizadorea, mellotron, koruak (2013-2015; 2017; 2017-gaur egun), bateria eta perkusioa (2013-2015).
  • Jeremy Stacey — bateria, teklatuak, koruak (2016-gaur egun).

Lehenagoko kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Peter Sinfield — hitzak, argiteria, sintetizadorea eta diseinu artistikoa (1969-1972).
  • Greg Lake — ahotsa eta baxua (1969-1970, 2016an zendua).
  • Michael Giles — bateria, perkusioa eta koruak (1969).
  • Ian McDonald — teklatuak, saxofoia, clarinete, klarinete baxua, flauta, mellotron, bibrafonoa eta koruak (1968-1969; estudioa: 1974).
  • Gordon Haskell — ahotsa eta baxua (1970).
John Wetton 2005ean
  • Andy McCulloch — bateria (1970).
  • Ian Wallace — bateria, perkusioa eta koruak (1971-1972, 2007an zendua).
  • Boz Burrell — ahotsa, baxua y koreografia (1971-1972, 2006an zendua).
  • Bill Bruford — bateria eta perkusioa (1972-1974, 1981-1984, 1994-1997).
  • John Wetton — ahotsa eta baxua, aldizka biolina, pianoa, gitarra eta hitzak (1972-1974, 2017an zendua).
  • David Cross — biolina, biola, mellotron, piano elektrikoa, teklatuak eta flauta (1972-1974).
  • Jamie Muir — perkusioa, bateria eta tronboia (1972-1973).
  • Adrian Belew — ahotsa, gitarra, perkusio elektronikoa eta hitzak, aldizka bateria (1981-1984, 1994-2009).
  • Trey Gunn — Warr gitarra, Ashbory baxua, Chapman Stick eta koruak (1994-2003).
  • Chris Gibson — teklatuak, sintetizadorea eta mellotron (2017; Bill Rieflinen ordezkoa).

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robert Fripp izan da taldekide iraunkor bakarra bandaren ibilbide osoan zehar. Ez du bere burua ezinbestez lidertzat jotzen, eta deskribatzen du King Crimson “gauzak egiteko modu bat” bezala. Hala ere, Fripp izan da taldearen ikuspegi musikala eta konposiziozkoa menderatu duena bigarren albumetik aurrera. Trey Gunnek, taldekide 1994tik 2003ra, zera adierazi zuen: “King Crimson Roberten ikuskera da”.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzeneko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Earthbound (1972)
  • USA (1975, 1974an grabatua)
  • The Great Deceiver (4 CD) (1992, 1973-74an grabatua)
  • B:Boom: Live in Argentina (1995, 1994an grabatua)
  • ThraKattaK (1996, 1995ean grabatua)
  • Epitaph (4 CD) (1997, 1969an grabatua)
  • The Night Watch (2 CD) (1998, 1973an grabatua)
  • Absent Lovers: Live in Montreal (2 CD) (1998, 1984an grabatua)
  • Cirkus: The Young Persons' Guide to King Crimson Live (2 CD) (1999, 1969 eta 1998 artean grabatua)
  • The ProjeKcts (4 CD) (1999, 1997-1999an grabatua)
  • The Deception of the Thrush: A Beginners' Guide to ProjeKcts (1999, 1997-1999an grabatua)
  • The Beginners' Guide to the King Crimson Collectors' Club (2000, 1969 eta 1998 artean grabatua)
  • Heavy ConstruKtion (3 CD) (2000)
  • Vrooom Vrooom (2 CD) (2001, 1995-96an grabatua)
  • Ladies of the Road (2 CD) (2002, 1971-72an grabatua)
  • EleKtrik: Live in Japan (2003)
  • The Power to Believe Tour Box (2003)