King Kong (1933ko filma)
King Kong 1933ko Ameriketako Estatu Batuetako abentura filma da, Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsackek zuzendutakoa eta Fay Wray, Robert Armstrong eta Bruce Cabot aktoreek antzeztua. RKO Pictures etxeak ekoiztu zuen eta gidoia Ruth Rosek eta James Ashmore Creelmanek osatu zuten Merian C. Cooperren eta Edgar Wallaceren ideia batetik abiatuta.[1] Filmak Kong simio erraldoiaren istorioa kontatzen du, zelan aurkitu zuten uharte galdu batean eta zelan, gogoz bestera, zibilizaziora eraman zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Carl Denham zinema zuzendariak asmoa du filma bat egitekoa eta horretarako emakumezko aktorea ezin aurkitu dabil. Azkenean Ann Darrowrekin egiten du topo eta pelikulan parte hartzeko konbentzitzen du. Handik gutxira Indonesiara bidean dira, Venture ontzian itsasoratuta. Helmuga mapetan agertzen ez den irla bat da, eta Denhamen benetako asmoa Kong izaki misteriotsua filmatzea da. Uhartera ailegatuta herrixka bat aurkituko dute hesi handi batek inguratuta. Bertako tribuko nagusiak Ann ikusitakoan, neskatoa lortzeko sei emakume eskaintzen die trukean etorri berriei. Ezetza jasota, bahitu egingo du. Herriko biztanleek miretsi duten Kong handiari eskaini nahi diote neskatoa, eta horretarako erritual berezia atonduko dute. Eskifaiako lagunak une horretan bertan agertuko dira eta Kong, neskatoa hartuta, ihesi doa; hortik aurrera Annen lagunek munstroa jazarriko dute oihanean zehar, halako zortez non bi besterik ez diren onik aterako, Driscoll eta Denham hain zuzen. Antzinako dinosaurioak ageriko dira, eta Kongek, Ann babestu nahian, aurre egingo die. Halako batean Driscollek Ann berera ekartzea lortuko du, eta Kong haien atzetik joanda Denhamek, granada bat jaurtikiz, konorte gabe utziko du. Zer bururatu eta animalia erraldoia New Yorkera eramatea erabakiko dute, eta jende aurrean erakutsi. Kong erotu egingo da, mundu ezezaguna aurrean eta Ann galduta. Ihes egitea lortuko du eta Annen atzetik jardungo du; aurkitutakoan Empire State Building etxe orratzera igoko da. Armadako hegazkinek eraso egingo diote, eta azkenean simio handia hil egingo dute.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Fay Wray Ann Darrow | Robert Armstrong Carl Denham | ![]() |
Bruce Cabot Jack Driscoll |
- Frank Reicher ... Englehorn kapitaina
- Sam Hardy ... Charles Weston
- Noble Johnson ... Tribuko nagusia
- James Flavin ... Briggs
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Goldner, Orville & Turner, George E. The Making of King Kong, Ballantine Books, 1975.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Filma IMDB atarian
- (Ingelesez) New York Times egunkarian 1933an eginiko filmaren kritika
|
- 1933ko filmak
- Merian C. Cooperrek zuzendutako filmak
- Ernest B. Schoedsackek zuzendutako filmak
- Edgar Wallacek idatzitako filmak
- Robert Armstrongek antzeztutako filmak
- Fay Wrayk antzeztutako filmak
- Bruce Cabotek antzeztutako filmak
- James Flavinek antzeztutako filmak
- Noble Johnsonek antzeztutako filmak
- Sam Hardyk antzeztutako filmak
- Etta McDanielek antzeztutako filmak
- G. Raymond Nyek antzeztutako filmak
- Ruby Dandridgek antzeztutako filmak
- Vera Lewisek antzeztutako filmak
- Ernest B. Schoedsackek antzeztutako filmak
- Merian C. Cooperrek antzeztutako filmak
- Roscoe Atesek antzeztutako filmak
- Everett Brownek antzeztutako filmak
- Charles Sullivanek antzeztutako filmak
- Frank Millsek antzeztutako filmak
- Syd Saylorrek antzeztutako filmak
- Ethan Laidlawek antzeztutako filmak
- George Magrillek antzeztutako filmak
- Earl Dwirek antzeztutako filmak
- Frank O'Connorrek antzeztutako filmak
- LeRoy Masonek antzeztutako filmak
- Bill Williamsek antzeztutako filmak
- Roy Stewartek antzeztutako filmak
- David O. Selznickek ekoitzitako filmak
- Merian C. Cooperrek ekoitzitako filmak
- Ernest B. Schoedsackek ekoitzitako filmak
- RKO Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- 1930eko hamarkadako abentura filmak
- Primateei buruzko filmak
- Max Steinerren soinu bandadun filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Uharteetan girotutako filmak