Kingsley Amis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kingsley Amis
Bizitza
Izen osoa Kingsley William Amis
Jaiotza Clapham Common1922ko apirilaren 16a
Herrialdea  Erresuma Batua
Talde etnikoa Ingelesa
Heriotza Londres1995eko urriaren 22a (73 urte)
Hobiratze lekua Golders Green Crematorium
Familia
Ezkontidea(k) Hilary Bardwell
Elizabeth Jane Howard
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa St John's College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea zientzia-fikzio idazlea, poeta, ipuingilea, eleberrigilea, literatura kritikaria, idazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0025006

Kingsley amis (Londres, 1922ko apirilaren 16a - ib., 1995eko urriaren 22a) britainiar idazlea izan zen. Oxford Unibertsitateko St. John´s College ikastetxean ikasi zuen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lucky Jim (1954, Jim zoriontsua) bere lehen nobela pikareskoak ongi merezitako arrakasta izan zuen. Unibertsitateko irakasle gazte bat antiheroitzat agertzen duen satira garratz honetan, 1950eko hamarkadako gizarte britainiarraren kritika zorrotza egiten da, eta eragin handia izan zuen Britainia Handiko hainbat antzerkigile eta eleberrigile gazteengan. Urte haietan britainiar gizartea gogor kritikatu zuen gazte haserreen taldeko kide ezagunena izan zen Amis. Amisen beste nobela aipagarriak dira: That uncertain feeling (1955, Duda-mudazko sentimendu hori), A fat Englishman (1963, Ingeles gizena), James Bonden pertsonaia agertzen duen Colonel Sun (1968, Sun koronela), mamu-istorioak dituen Gizon berdea (1969), zientzia fikziozko The Alteration (1976, Aldaketa), The Jake´s thing (1979, Jakeren kasua), feminismoaren aurkako Stanley eta emakumeak eleberria (1984), etab. 1986an Brooker saria irabazi zuen Galesko erdi-mailako klaseari buruz hausnarketa komikoa egiten duen The Old Devils nobelarekin. Ipuinak, poemak (1979, Collected poems), saiakerak eta kritika-lanak ere idatzi zituen. 1990ean Sir titulua eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]