Edukira joan

Kingsmillgo sarraskia

Kingsmillgo sarraskia
Mapa
Motasarraskia
tiroketa masiboa
sectarian violence (en) Itzuli
Honen parte daIpar Irlandako gatazka
Data1976ko urtarrilaren 5a (17:30 (en) Itzuli. UTC±00:00)
KokalekuArmagheko konderria
Estatu burujabeErresuma Batua
Koordenatuak54°12′56″N 6°27′03″W / 54.21547°N 6.45086°W / 54.21547; -6.45086
Parte-hartzaile
Pertsona hilak10
Pertsona zaurituak1

Kingsmillgo sarraskia, 1976ko ekainaten 5ean, Ipar Irlandako gatazkan zehar, Hego Armagheko Errepublikar Ekintza Indarrak Armagh konderriko Whitecross udalerrian burututako atentatu bat izan zen.

Aurreko egunean jazotako Reavey eta O'Dowdarren hilketen mendekua izan zen, hartan loialista patamilitarrek 6 katoliko hil zituzten.

Arratsaldeko 17:30etan, Glenanneko lantokitik beren etxeetara ohialgintzako 16 langile (11 protestante eta 5 katoliko) zeramatzan Ford Transit minibus bat Whitecross herrian gelditu eta bertan 4 langile katoliko jaitsi ziren.

Ondoren, minibusa berriz abiatu eta Bessbrook herrirako landa errepide bateko muino batean, ezustean, arma eta uniforme paramilitardun 11 gizon agertu eta minibusa geldiarazi zuten.

Paramilitar talde horretako buruak ingeles ahoskera nabarmenaz langileak eskuak goran zituztela minibusetik ateratzeko eta minibusari begira eta paramilitarrei bizkar emanez jartzeko agindu zien. Ondoren, langileetatik zeintzuk katolikoak ziren galdetu zien, langile katoliko bakarra zegoen, Richard Hughes. Gainontzeko lankide protestanteek Hughesek bere burua katolikotzat identifikatu ez zezan eragotzi nahi izan zioten, armadun gizonak paramilitar loialistak zirelakoan eta hura erailko zutelakoan. Halere, Hughesek paramilitarrei katolikoa zela aitortzean, paramilitarrek gainontzeko langile protestanteetatik banandu eta errepidean behera oinez minibusetik urrundu zedin eta atzera ez begiratzeko agindu zioten.

Ondoren, paramilitarren buruak "ederki" ohiu egin eta gainontzeko paramilitarrek langile protestanteak tirokatu zituzten. Denera, minutu eskasean, 136 tiro egin zituzten.

10 langile protestante unean bertan hil ziren: John Bryans (46), Robert Chambers (19), Reginald Chapman (25), Walter Chapman (23), Robert Freeburn (50), Joseph Lemmon (46), John McConville (20), James McWhirter (58), Robert Walker (46) eta Kenneth Worton (24). Haietako batek bakarrik biziraun zuen, Alan Black (32), 8 tiro jasoz, tiro haietako batek burua urratu zion, "geldi demonio gelditu nintzen, mugitu izan banintz, hilko nindutela banekielako".

Hildako langileetatik 4 Orange Ordenakoak ziren.

Atentatua Hego Armagheko Errepublikar Ekintza Indarrak aldarrikatu zuen, nagusiki Behin-behineko IRAkidez osatutako errepublikar taldea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]