Edukira joan

Kingstoneko Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kingstoneko Unibertsitatea
Datuak
Motaunibertsitatea, goi mailako hezkuntza-erakundea eta hezkuntza-antolakuntza
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
KidetzaORCID, Jisc (en) Itzuli, European University Association (en) Itzuli eta Association of American Colleges and Universities (en) Itzuli
Erabilitako hizkuntzaingeles
Osatuta
Historia
Sorrera1992
Ordezkatzen duKingston Polytechnic (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: KingstonUni Twitter: KingstonUni Instagram: kingstonuniversity Edit the value on Wikidata

Kingstoneko Unibertsitatea edo Kingst n University London ikerketa unibertsitate publikoa da, eta Kingston upon Thames barrutian dago, Londresko hego-mendebaldean, Ingalaterran. Bere sustraiak 1899an sortutako Kingstoneko Institutu Teknikoraino heltzen dira. 1992an jaso zuen unibertsitate-estatutua, eta, horren aurretik, erakundea Kingston Polytechnic izena zuen.

Kingstonek 17.000 ikasle inguru ditu eta 192 milioi liberako aurrekontua du.[1] Kingston eta Roehampton-en lau campus ditu. Unibertsitatea arteetan, diseinuan, modan, zientzian, ingeniaritzan eta negozioetan espezializatzen da, eta lau fakultatetan antolatzen da: Kingston School of Art, Empresa eta Gizarte-zientzien Fakultatea (Kingston Business School eta School of Law, Social and Behavioural Sciences), Osasun, Zientzia, eta Hezkuntza Fakultatea, eta ingeniaritzam Informatika eta Ingurumen eko Fakultatea. Kingstoneko Enpresa Eskolako MBA gradua CNAA onartua da. 2017an, unibertsitateak The Guardian University saria irabazi zuen, irakasleen bikaintasunarengatik.[2] Kingston Europako Unibertsitate Elkarteko, Commonwealth-eko Unibertsitate Elkarteko eta University Alliance taldeko kidea da.

Eraikin nagusia, Penrhyn Road campusa

Unibertsitateko Town House eraikinak, 2020ko urtarrilean inauguratuak, bi sari garrantzitsu jaso ditu: Erresuma Batuko eraikin berrienari emandako Royal Institute of British Architects (RIBA) 2021eko Stirling saria eta 2022an EBko eraikin onenari emandako Mies van der Rohe arkitektura-saria.

Kingston Hilleko Campusa, Kingston Unibertsitatea

2021eko ekainean, Kingstonek Etorkizuneko Trebetasunen kanpaina jarri zuen abian, eta nabarmendu zituen berrikuntzarako trebetasunen garrantzia eta Erresuma Batuko ekonomia oparoa bultzatzeko duten garrantzia. 2021 eta 2022ko inkesten emaitzek, YouGov-en laguntzarekin eta 2.000 negozio eta 1.000 ikasle baino gehiagoren laginketek, erakutsi zuten enplegatzaileek gehien baloratzen dituzten oinarrizko trebetasunen artean daudela problemen ebazpena, pentsamendu kritikoa, komunikazioa, moldagarritasuna eta sormena.

Ikasle aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Catherine Malabou

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]