Kinkina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kinkina
Cinchona.pubescens01.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaGentianales
FamiliaRubiaceae
GeneroaCinchona
Espeziea Cinchona pubescens
Vahl, 1790

Kinkina edo kina-arbola (Cinchona pubescens) Rubiaceae familiako eta Cinchona generoko zuhaitza da.

Arrautza formako hosto osoak, larrukara samarrak, distiratsuak eta elkarren aurka antolatuak ditu. Loreak, berriz, hodi egiturakoak, eta kolorez zuri gorrixkak, gorriak nahiz zuriak izan ditzake. Fruitua kusku itxurakoa eta hazi askokoa du. Hego Amerikako ipar-mendebaldean hazten da, Ande mendietako barrualderako lurraldeetan batez ere.

Kina-arbolaren azalak ezaugarri medizinalak dituzten kinina, kinidina, zinkonina eta zinkonidina alkaloideak dauzka. Genero bereko beste espezie batzuek ere (C. officinalis, C. calisaya) antzeko ezaugarriak dituzte. Andeetako amerindiarek malaria sendatzeko erabiltzen zuten zuhaitz honen azalarekin egindako edabea. Europan Cinchona officinalisen azalarekin egindako hautsa erabili zen lehendabizi. Gaur egun Indonesia eta Hego Ameriketan asko landatzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kinkina Aldatu lotura Wikidatan