Kinolona
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ohar medikoa
| Kinolona | |
|---|---|
| Konposizioa | Nitrogeno eta karbono |
| Mota | farmako eta Kinolona |
| Erabilera | |
| Rola | Bakterio-kontrako eta DNA polymerase inhibitors (en) |
| Identifikatzaileak | |
| Gmelin | 86324 |
| MeSH | D042462 |
Kinolonak[1] edo fluorkinolonak antibiotikoen familia bat dira. Oso erabilgarriak eta erabiliak dira, eta daukaten arazo nagusia da erresistentzia tasa, hain zuzen ere. Gernu-infekzioen aurkako sendagaiak dira batez ere, biriketakoak tratatzeko ere ematen dituzten arren. Espektro zabala eta ekintza bakterizida duten botika antibakterianoak dira.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau belaunaldietako kinolonak ditugu gaur egun.
Lehen belaunaldietakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azido pipemidiko eta oxolinikoa dira, gaur egun asko erabiltzen ez direnak.
Bigarren belaunaldietakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraindik oso ohikoa den ziprofloxazinoa dugu talde honetan, norfloxazino eta ofloxazinoarekin batera.
Hirugarren belaunaldietakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Levofloxazinoa da kinolona berrien artean zaharrena, erabilera oso hedatua daukana eta batik bat pneumoniak eta bestelako biriketako infekzioak sendatzeko ematen dena.
Laugarren belaunaldietakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moxifloxazinoa da kinolona berrien artean berriena, Levofloxazinoaren espektro antzekoa daukana.
Alboko eraginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kinolonak nahiko antibiotiko seguruak dira, alboko eragin gutxi ematen dituztenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Nefrourologia Hiztegia] [2016]
