Edukira joan

Kinto Zezilio Metelo Pio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kinto Zezilio Metelo Pio

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna
triumvir monetalis (en) Itzuli

K.a. 81 - K.a. 81
Erromako kontsula

K.a. 80 - K.a. 80
pretore

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, ezezaguna
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 64 ( urte)
Familia
AitaQuintus Caecilius Metellus Numidicus
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Licinia (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
LeinuaCaecilii Metelli (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa
Alderdi politikoaOptimates

Kinto Zezilio Metelo Pio (latinez: Quintus Caecilius Metellus Pius; c. K.a. 128- K.a. 63) erromatar jeneral eta politikaria izan zen, Zezilio Meteloen familia plebeioko kidea, erromatar kontsula K.a. 80an eta pontifex maximus K.a. 81etik 63ra bitarte. Bere familiako beste kideen bezala, optimatesen liderra izan zen, popularesen aurkaria zen fakzio kontserbadorea Erromtar Errepublikaren azken mendean. Bere aita Metelo Numidiko zen, Erromatik deserriratu zutena Gaio Marioren eta populareen azpilanaren ondorioz. Bere aita deserritik ekartzeko etengabeko lana egin zuenez, Pio goitizena eman zioten[1].

Gerra sozialean hartu zuen parte eta italiar leinu matxinoen aurkako garaipenak eskuratu zituen K.a. 89 eta 88 artean. Erromatar Errepublikako lehen gerra zibilak eztanda egin zuenean, Kinto Zeziliok Erromako Senatua babestu zuen marianoen aurka, baina beranduago akordioa erdietsi zuen eta Afrikara joan zen K.a. 87an. Gerra zibilaren garapenean, K.a. 83-82 artean, Luzio Kornelio Sila senidea eta gainontzeko optimateak babestu zituen, eta marianoen aurkako garaipen batzuk lortu zituen Italiako iparraldean eta Galia Zisalpinan. Diktadore berriak pontifex maximus izendatu zuen eta ondoren kontsul izendatu zuten K.a. 80an.

K.a. 79an, prokontsul gisa, Metelo Pio Kinto Sertorioren aurkako gerra-komandante bilakatu zen, Hispanian gertatzen ari zen Sertorioren gerran. Sertorioren osteek gerrilla taktikak zituzten, eta ez zuen lortu garaipen nabarmenik, beraz Senatuak kendu eta Gneo Ponpeio Magno jarri zuten komandante. K.a. 75ean Metelok Luzio Hirtuleio sertoriar aliatuaren armada garaitu zuen Italikako guduan, eta Sertorioren aurka irabazi zuen, ondoren, Segontian. Hortik aurrera sertoriarrek kontrolpean zuten eremua gutxitzen joan zen, eta Sertorio bere ondokoek traizionatu eta erail zuten. Metelok eta Pompeiok garaipena lortu zuten K.a. 72an. Garaipen horren ondorioz triunfo bat eskaini zioten.

K.a. 71ean Erromara itzuli zen, eta zortzi urte eman zituen gobernuan. K.a. 63an hil zen eta Julio Zesarrek hartu zuen bere lekua pontifex maximus gisa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Broughton, Thomas Robert Shannon. (1951). The Magistrates of the Roman Republic. American Philological Association (kontsulta data: 2025-03-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]