Edukira joan

Kirat Chuli

Koordenatuak: 27°47′13″N 88°11′40″E / 27.7869°N 88.1944°E / 27.7869; 88.1944
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kirat Chuli
Datu orokorrak
Garaiera7.365 m
Prominentzia1.168 m
Motamendia
Geografia
Map
Koordenatuak27°47′13″N 88°11′40″E / 27.7869°N 88.1944°E / 27.7869; 88.1944
MendikateaHimalaia
Herrialdea India
Indiako estatua Sikkim

Kirat Chuli edo Tent Peak, Nepalen eta Indiako Sikkim estatuaren arteko mugan dagoen mendi bat da. Himalaia mendikatearen parte da.[1] Kangchenjunga mendiaren inguruan dago.

Itsas mailatik 7.365 metrotako altuera du.[2] Tontorraren prominentziak 1.168 metro neurtzen ditu.[3] Nepal mendia du 2 km mendebaldera eta tontor biak dauden mendilerroak iparralde-hegoalde norabidea du.

Glaziar ugarik estaltzen dute mendilerroa. Mendebaldean Pyramid eta Kangchenjunga glaziarrak daude eta magalean behera Ghunsa Khola eta Tamor ibaia jaisten dira, Kosi ibaiaren ibaiadarrak dira. Ekialdean Tent Peak, Nepal Gap eta Zemu glaziarrak eta Zemu Chuk, Lachen Chuk eta Tistak ibaiak jaisten dira.

Hurbilen duen zortzimilakoa Kangchenjunga (8.586 m) da, 10,38 metro hegoaldera.

Igoeren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzar-alemaniar espedizioko Ernst Grob, Herbert Paidar eta Ludwig Schmaderer izan ziren Kirat Chuli igo zuten lehenengo alpinistak. 1939ko maiatzaren 29an igo zuten.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Kirat Chuli | Montipedia» www.montipedia.com (kontsulta data: 2025-11-03).
  2. «Kirat Chuli» nepalhimalpeakprofile.org (kontsulta data: 2025-11-03).
  3. (Ingelesez) «Kirat Chuli - Mountain summit in Sikkim, India» aroundus.com (kontsulta data: 2025-11-03).
  4. «ÖNB-ANNO - Zeitschrift des deutschen und österreichischen Alpenvereins» anno.onb.ac.at (kontsulta data: 2025-11-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]