Kirikiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laino artean entzuten zaio Kirikiriri.

Kirikiri edo Quiriquiri Camerosko mendietan (Errioxan) entzuna eta ikusia izan omen den pertsona mitikoa da. Itxuraz, Nafarroako zanpantzarren antza handia ei du: larruz jantzita, bizkarrean zintzarri handi bat darama. Oso zaila da ikusteko; gehienetan entzuten zaio, bereziki laino trinkoaren egunetan.

Elezaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elezaharrek diotenez, Kirikiri mendietako bortuetan ibiltzen da; gauez eta, batez ere, laino egunetan, galdu diren ibiltariei laguntzen die. Horretarako haren zintzarriaren soinuarekin bidea aurkitzen laguntzen die. Euskal Herriko Basajaunek antzeko ekintzak egiten ditu baita ere zenbait kontakizunetan. Zentzu horretan biek, Kirikirik eta Basajaunak, badute nolabaiteko antzekotasuna.

Izaki lagunkoia da beraz eta horrela da, esaterako La Hoya (Errioxa) herrian kontatzen den elezahar baten arabera. Neguko gaua zen eta lastategi batean sua sortu zen. Jendea lotan zegoen eta suak herri osoa har zezakeen. Orduan, Kirikiri herri osoan zehar ibili zen bere zintzarriaz jendea iratzartzen. Horri esker herrikoek sua itzaltzea lortu zuten. Errioxako La Hoya XIX. mendearen bukaeratik herri abandonatua da.

Errioxako Santa Cecilian otso eta ardi larruz jantzita irudikatzen zuten, eta suteei buruz ohartarazten zuen eta artaldeak zaintzen zituen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) León García, José Ángel. (2018). «A la luz y al calor de las viejas cocinas» Belezos: Revista de cultura popular y tradiciones de La Rioja: 85-86. ISSN 1886-4333. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=6532834.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]