Kiriko Arraun Kirol Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kiriko Arraun Kirol Elkartea
Sorrera 1997
Herria Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Iñigo Ruiz de Galarreta
Entrenatzailea Euskal Herria Manu Roteta Etxeberria
Patroia(k) Euskal Herria Asier Lopez
Kolorea(k)                zuria, beltza eta gorria
Trainerua      Kiriko
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskal Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
Webgunea www.facebook.com

Kiriko Arraun Kirol Elkartea Donostiako arraun taldea da, 1997an sortua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiriko arraun-taldearen sorrera Fortuna Kirol Elkarteari hertsiki lotua dago. Jatorrian, Fortunak txapelketetara bi tripulazio eman nahi zituelako sortu zen Kiriko AKE 1997an. Jakina denez, txapelketetara klub bakoitzak tripulazio bakarra aurkeztu dezake, eta, horregatik, Kiriko kluba sortu zen Fortunak bigarren tripulazio bat eman ahal izan zezan (ohikoa izan da mekanismo hau arraun-talde askotan).

2010. urtean, Fortunako arraun sekzioarekin arazoak izan zituen arraunlari talde batek, eta Fortuna utzi eta Kirikon arraun egitea erabaki zuten, Fortunarekiko lotura hautsiz. Senior kategoriako guztiak pasatu ziren Kirikora, eta beteranoak besterik ez ziren geratu Fortunan.

Ordutik aurrera, kategoria senior, jubenil eta beteranoak eratu ziren Kirikon. Tostako arraunketan, batel eta trainerilletan ibiltzen dira. Traineru propiorik ez dute, hiriko Donostiarra traineru bateratuan aritzen baitira Kirikoko arraunlariak, Donostiako gainerako klubetako arraunlariak bezala.

Aulki mugikorreko modalitateak ere lantzen ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]