Edukira joan

Kiritimati

Koordenatuak: 1°51′N 157°24′W / 1.85°N 157.4°W / 1.85; -157.4
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kiritimati
Datu orokorrak
Mendirik altuenaJoe's Hill (en) Itzuli
Garaiera13 m
Motauharte eta Atoloi
Azalera388,39 km²
EponimoaEguberria
Geografia
Map
Koordenatuak1°51′N 157°24′W / 1.85°N 157.4°W / 1.85; -157.4
UTC orduaUTC+14:00
Estatu burujabe Kiribati
Island group of KiribatiLine Islands
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaLerroko uharteak

Kiritimati edo Christmas Uhartea Ozeano Barean dagoen atoloi bat da, Lerroko Uharteetan. Kiribatiko Errepublikaren parte da. Hitza ingelesezko Christmas (Eguberri) hitzetik eratortzen da, kiribatieraz idatzia. Hizkuntza horretan ti konbinazioa /s/ ahoskatzen da eta, beraz, atoloiaren izena [kiˈrɪsmæs] ahoskatzen da. Kiritimati Ekuatoretik 232 kilometrora dago iparraldean. Eta munduko lehen ordu-eremuan dago, UTC+14:00, eta horregatik bertako biztanleak dira egutegi gregorianoaren urte berri eguna munduan ospatzen duten lehenbizikoak, Caroline uhartearekin batera. Hala ere, 180. meridianoa baino 2.460 kilometro ekialderago dago. Nazioarteko egun aldaketa lerroa 1995ean aldatu zuen Kiribatik, lerroa mendebaldera mugituz.

Munduko atoloi handienetako bat da lur eremuaren arabera, 312,38 kilometro koadro lehor eta beste 328 kilometro koadro itsasertzeko urmaelekin. Atoloiaren perimetroa 150 kilometro da, eta kostak 48 kilometro ditu barnealdean[1]. Kiribatiko lur lehorraren %70 atoloi honen parte da.

    Datu klimatikoak (London, Kiritimati, Kiribati)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 32 33 33 33 34 32 32 33 33 33 33 33 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29 29 30 30 31 31 30 31 31 31 30 30 30.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 27 27 27 27 27 27 27 28 27 27 27 27 27.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 24 24 24 24 24 24 24 25 24 24 24 24 24.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 19 22 22 21 23 20 22 22 21 20 19 21 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 25 71 64 206 89 81 51 15 3 3 8 15 629.9
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 2.4 4.6 6.0 13.8 6.8 6.1 3.0 1.8 0.1 0.3 0.7 1.7 47.3
Hezetasuna (%) 77 80 80 83 81 80 78 75 74 74 73 75 77.5
Iturria: Weatherbase [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Streets, Thomas H.. (1877-02). «Some Account of the Natural History of the Fanning Group of Islands» The American Naturalist 11 (2): 65–72.  doi:10.1086/271824. ISSN 0003-0147. (kontsulta data: 2024-12-23).
  2. (Ingelesez) Weatherbase. (2011). Weatherbase: Historical Weather for London, Kiribati. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]