Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Kirol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kirolen adibideak: Esgrima, atletismo, errugbi eta Txirrindularitza.
Pilota, nazioarteko euskal kirola
Haurrak futbolean jolasten.
Emakumeen presentzia dezente handitu da kirol gehienetan.
Kirol profesionalak diru asko mugitzen du.

Kirolak jolas edo lehiaketa helburu duten ekintzak dira, giza gorputzaren ahalegina edo gaitasuna eskatzen duten jarduerak. Kirola banaka nahiz taldeka egin daiteke.

Kirolaren helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolaren helburu nagusia gaitasun fisikoak iraunaraztea eta handitzea da, baita arintasuna, mugimendua edo indarra areagotzea ere. Kirolak, bestalde, gogoaren ezaugarri jakin batzuk indartzen ditu, ausardia, iraupena eta diziplina, adibidez. Bestalde, kirol ekintza antolatu guztien helburua markak haustea edo aurkakoari nagusitzea da. Horregatik, aldi jakinetan, lehiaketak edo txapelketak antolatzen dira mundu osoan. Bi kirolari mota nagusi bereizten dira. Batetik, zaletua, edo kirola gustuz egiten duena (amateur), eta bestetik, profesionala, dirua irabazteko helburuarekin aritzen dena. Baina batzuetan, zaila da bien arteko bereizketa garbia egitea.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol guztietan ekintza fisikoa da nagusi. Kirola ehizaren oinarrizko elementuetatik eratorri zela uste da, eta geroago zibilizazioaren aurrerabidearekin gizarte harreman, indarraren erakusketa eta jolas ekintza bihurtu zen. Antzinako egiptiarrek eta txinatarrek, adibidez, kirola egiten zuten, baina aurrerabiderik handiena Grezian gertatu zen. Greziako jokorik ospetsuenak Olinpiar Jokoak izan ziren, lau urtez behin egiten zirenak. Kirol modernoa XIX. mendean sortu zen Europan. Hiri handien sorrerak ekintza fisikoak egiteko gogoa piztu zuen, eta biztanleria egonkor bihurtzeak taldeak sortzea eta lehiaketak antolatzea bultzatu zuen, beti ere araudi bati eta tokiko edo herriko erakundeei lotuta (federazioak, batzordeak). Izadiarekin harremanetan egoteko asmoarekin, baita bizikletarekin, automobilaren eta gisako asmakuntzaren ondorioz ere kirol berriak sortu ziren (eskia, mendizaletsuna…). Komunikabideen aurrerapenak hedatu zirenean, burdinbide, errepide edo hegazkinari esker, kirol elkarteak sorrarazi zituen herrialdeetan eta nazioartean. Olinpiar Jokoak berriz ere 1896. urtean antolatu ziren, Pierre de Coubertin frantses baroiari esker, eta nazioarteko lehiaketei bultzada handia eman zitzaien honela.

Kirol profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola badu entretenimendu elementu garrantzitsua; horrekin batera, hedabideen zabaltzeak zein aisialdiaren handitzeak, kirol munduaren profesionalizazioa ekarri dute neurri handi batean. Horrek polemika zabala ekarri du, bestetik: kirolari profesional askorentzat kirola bera baino garrantzitsuago izan daitezke dirua eta ospea. Aldi berean, kirol batzuk asko zabaldu dira eta oso herrikoiak bihurtuz diru-iturri handiak bihurtu dira. Ondorioz, alde tradizionalak makaldu egin dira. Futbolak Europan edo beisbolak Ameriketako Estatu Batuetan diru-kantitate handiak mugitzen dituzte urtero.

Kirol profesionala oso lehiakorra da zeren eta garaipenak irabazi ekonomikoa baitakar. Ondorioz, elementu negatibo ugari ager daiteke, tartean dopinen erabilera, iruzurrak, lehia konponduak, mafiak...

2014ko dauten arabera, urtero, kirola profesionalaren munduak 70 000 miloi euro inguru mugitu zituen: sarreren salgai, telebisten eskubideak, babesleak... Horri kirolaren praktikarekin lotuta dauden erosketak gehitzen badiogu (arropa, materiala) kirol-industriak ia 600 000 miloi euro mugitzen ditu.[2]

Kirol zabalduenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an fan edo jarraitzaileen arabera hauen ziren zabalduenak:[3]

# Kirol Fan Maila
1 Futbol 4 bilioi Mundu maila
2 Kriket 2.5 bilioi Erresuma Batua eta Commonwealth
3 Belar hockey 2 bilioi Europa, Afrika, Asia eta Australia
4 Tenis 1 bilioi Mundu maila
5 Boleibol 900 milioi Europa Mendebaldea eta Ipar Amerikan
6 Ping-pong 875 milioi Mundu maila
7 Saskibaloi 825 milioi Mundu maila
8 Beisbol 500 milioi Ameriketako Estatu Batuak, Karibeeta Japonia
9 Errugbi 475 milioi Erresuma Batua eta Commonwealth
10 Golf 450 milioi Europa Mendebaldea, Asiako Ekialdea eta Ipar Amerika

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kirol Aldatu lotura Wikidatan