Edukira joan

Kish uhartea

Koordenatuak: 26°32′N 53°58′E / 26.53°N 53.97°E / 26.53; 53.97
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kish uhartea
Datu orokorrak
Garaiera45 m
Motauhartea
Luzera15,45 km
Zabalera7,5 km
Azalera91,5 km²
Geografia
Map
Koordenatuak26°32′N 53°58′E / 26.53°N 53.97°E / 26.53; 53.97
UTC orduaUTC+03:30
Estatu burujabe Iran
ProbintziaHormozgan
Irango eskualdeaBandar Lengeh County
Irango barrutiaKish District
Ur-gorputzaPersiar golkoa

Kish uhartea (persieraz: جزیره‌ی کیش Yaziré-ye Kish‎), Persiar golkoan kokaturik dagoen uharte bat da, Iranen. Hormozgan probintzian dago eta merkataritza libreko eremua denez kontsumitzailearen paradisu kontsideratzen da.[1] 2024ko erroldaren arabera 55.205 biztanle ditu.

Itxura obalatua duen uhartea da, 15,45 km luze eta 7,5 km zabal dena. Guztira 91,5 km²-ko azalera du. Irango kostaldetik 19 kilometrotako distantziara dago, Persiar golkoaren barnean.[2]

Uhartea laua da eta punturik altuenak 45 metrotako garaiera baino ez du.

Kokapen estrategikoa duenez antzinako testuetan aipamen ugari ditu eta izen asko ere izan ditu; Kamtina, Arakia, Arakata, Ghiss...[2] Lehenengo aipamena K.a. 325 urtekoa da, Alexandro Handiaren aginduz Nearkok Omango itsasoan eta Persiar golkoan egindako espedizioko kroniketan. XIV. mendean Marco Polok Txinan izan zuen uhartearen berri, hango enperadorearen emazteak Kish-ko perlazko idunekoa zuela idatzi zuen.[3]

1970. hamarkadan Persiako azken xahak nazioarteko elitearentzako luxuzko turismorako konplexu bihurtu zuen, aireportua eraikiz eta Kasino Handia eraikiz. 1979ko Irango Iraultzak duty-free eremua ezarri zuen Kish uhartean.[2] 1990. hamarkadaren erdialdera Irango gobernuak Dubai edota Doha hirien pareko hiri bihurtu nahi izan zuen uhartea, garapen handia bultzatuz.

Turismoa da uhartearen jarduera nagusia. Turismogune batek behar dituen elementuak ditu, hotelak, merkatal-zentruak, aisialdi parkeak, kirol txaldeak eta nazioarteko kirol txapelketak, nazioarteko aireportua... 50 mila biztanle inguru ditu baina urtean 12 milioi bisitari izaten ditu.[2]

Herri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Nicholson, Brian; Sahay, S.. (2003). «Building Iran's Software industry: an assessment of plans and prospects» Electronic Journal of Information Systems in Developing Countries 13: 1–19. (kontsulta data: 2025-09-07).
  2. a b c d www.sirang.com, Sirang Rasaneh. «Kish Island, Hormozgan province - ITTO» itto.org | Iran Tourism & Touring (kontsulta data: 2025-09-07).
  3. (Ingelesez) Kish Island Wonders: Exploring Iran’s Hidden Paradise. 2024-05-17 (kontsulta data: 2025-09-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]