Edukira joan

Kitty Marion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kitty Marion

Bizitza
JaiotzaRietberg, 1871ko martxoaren 12a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
alemana
HeriotzaNew York, 1944ko urriaren 9a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta sufragettea
Jasotako sariak
KidetzaEmakumeen Batasun Sozial eta Politikoa
National Woman's Party (en) Itzuli

Kitty Marion (sortzez Katherina Maria Schäfer; Rietberg, 1871-New York, 1944) aktore eta aktibista politikoa izan zen. Alemanian jaio zen eta 1886an Londresera emigratu zuen 15 urte zituenean. XIX. mendearen amaieran Erresuma Batuko musika aretoetan aritu zen. Sufragista bikaina izan zen, eta emakume artistak agenteen aurrean defendatzeko aktibismoagatik ere ezaguna izan zen, ustelkeria salatuz eta lan-baldintza hobeak eskatuz. 1908an, Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoarekin (WSPU) bat egin zuen, eta "Votes for Women" egunkaria saltzeko konpromisoa hartu zuen. Sufragista ospetsu bihurtu zen, eta istilu zibiletan eta suteetan parte hartu zuen. Bere aktibismoaren ondorioz askotan atxilotua izan zen eta bereziki ezaguna da gose greban zegoen bitartean kartzelan behartutako 200 elikadura baino gehiago jasan zituelako. Lehen Mundu Gerra hasi zenean Estatu Batuetara emigratu zuen, Margaret Sangerren taldearekin eta jaiotza-kontrolaren aktibismoarekin bat eginez. Nahiz eta tematia izaten jarraitu eta bere jarreren defentsan ahotsa altxatu, ez zuen indarkeria erabili Erresuma Batuan bezala. Hala ere, beste bederatzi aldiz atxilotu zuten.[1]

Kitty Marion AEBetan BC Review saltzen 1925ean.

Marion Rietbergen jaio zen, Westfalian, Alemanian, 1871ko martxoaren 12an. Bere ama tuberkulosiak jota hil zen bi urte zituela eta Marion aitarekin utzi zuen. Lau urte beranduago, Marionek sei urte zituenean, bere amaordea ere tuberkulosiak jota hil zen. Bere aitak (izen ezezaguna) Marion bortxatu zuen eta gorrotatzen zuen ile gorria zuelako. Marionek 15 urte zituenean, aitak izebarekin bizitzera bidali zuen Ingalaterrara. Ingalaterrara joan ondoren, aktore bihurtu zen eta Kitty Marion izena hartu zuen. Korutik protagonisten paperak interpretatzera igaro zen eta protagonista nagusiaren aldi baterako ordezkoa izan zen, bere enplegatzailearekin borrokatu aurretik. Gero, musika-aretoetan lana bilatzen saiatu zen, baina konturatu zen enplegatzaileek sexu-mesedeak espero zituztela lan onenaren truke.[2]

Marion Emakumeen Batasun Sozial eta Politikora (WSPU, ingelesezko siglengatik) batu zen 1908an. Emakumeen sufragioaren aldeko mugimenduko ekintzaile ospetsu bihurtu zen, eta protestetan parte hartzen zuen sarritan, baita protesta bortitzetan ere. Marion piromano bezala ezagutzen zen. Marion askotan atxilotu zuten Ingalaterran bere aktibismoagatik.[3]

I. Mundu Gerraren ondoren, Marionek Estatu Batuetara emigratu zuen. Estatu Batuetan Margaret Sangerrekin lan egin zuen "Birth Control Review" aldizkariaren argitalpenean. Marionek Review-ko kopiak saltzen zituen dolar 20 zentabotan Times Square, Grand Central Station, eta Coney Island-en. Izkinetan lanean ari zela irainak, heriotza mehatxuak, abusu fisikoa eta poliziaren jazarpena jasan behar izan zituen. Hamar urteko ibilbidean, bederatzi aldiz atxilotu zuten Marion, jaiotza-tasaren kontrola defendatzeagatik. 1921ean, Marion Sangerrekin elkartu zen Amerikako jaiotza-tasa kontrolatzeko lehen klinika ezartzeko. Hala ere, Brooklyngo klinika itxi egin zuen poliziak.[4]

Marion New York hiriko Sanger zaharren egoitzan hil zen pobrezian, 1944ko urriaren 9an.[5] Bere testamentuan erraustu egin behar zela eta hiletarik eta zerbitzu erlijiosorik ez zela egingo zehaztu zuen. Hainbat egunkarik Marionen obituarioa argitaratu zuten, tartean "New York Herald Tribune"; eta Erresuma Batuko, Australiako, Jamaikako eta Estatu Batuetako ezagunen doluminak jaso ziren.[6][7] Marionek hamazazpi urte zituenetik ateratzen zuen bizimodua, eta ez zen inoiz ezkondu.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Casciani, Dominic. «Spy pictures of suffragettes revealed» BBC News Online (kontsulta data: 25 de enero de 2012).
  2. ↑ MacLaren, Archibald Campbell (1871–1944). Oxford University Press 2017-11-28 (kontsulta data: 2025-11-01).
  3. ↑ John Simkin, "Marion Kitty" artxibatua 2011 ko urriaren 10an Wayback Machinen. at Spartacus Educational.
  4. ↑ Mary Engelman, candidate for District II director. (2025-09-08). «For District II director: Mary Engelman» C&EN Global Enterprise 103 (20): 99–100.  doi:10.1021/cen-10320-acsnews5. ISSN 2474-7408. (kontsulta data: 2025-11-01).
  5. ↑ MacLaren, Archibald Campbell (1871–1944). Oxford University Press 2017-11-28 (kontsulta data: 2025-11-01).
  6. ↑ Viel Vicuña, Benjamín. (2012-08-13). «Aborto inducido» Anales de la Universidad de Chile 0 (3)  doi:10.5354/0365-7779.2012.21740. ISSN 0365-7779. (kontsulta data: 2025-11-01).
  7. ↑ «Illustration of “A View of the Dunham Dancers”» doi.org (kontsulta data: 2025-11-01).
  8. ↑ Argandoña, Manuel Daniel. (2016-09-26). «Sobre el proceso contencioso administrativo de general aplicación» Revista de Derecho Público 0 (63)  doi:10.5354/0719-5249.2001.43161. ISSN 0719-5249. (kontsulta data: 2025-11-01).
  • Engelman, Peter C. (2011), A History of the Birth Control Movement in America, ABC-CLIO, ISBN 978-0-313-36509-6 0-313-36509-6.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]