Kiusaku Ogino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kiusaku Ogino
Kyusaku Ogino.jpg
Bizitza
Jaiotza Toyohashi1882ko martxoaren 25a
Herrialdea  Japonia
Heriotza Yorii1975eko urtarrilaren 1a (92 urte)
Hezkuntza
Heziketa Tokioko Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea ginekologoa eta medikua
Enplegatzailea(k) Tokioko Unibertsitatea
Niigata University
Jasotako sariak

Kiusaku Ogino (Toyohashi, 1882ko martxoaren 25a - Nifata, 1975eko urtarrilaren 1a) japoniar ginekologoa izan zen. H. Knaus sendagilearekin batera, hilekoaren zikloa aztertu zuen: emakumea obulazio-zikloaren zein egunetan gera daitekeen haurdun eta zein egunetan ez, eta obulazioaren data. Oginoren ustez, obulazioa noiz gertatzen den ezagutu, eta obulua ordu gutxi batzuk (6 edo 7) baino ez dela bizi eta espermatozoideen ernaltzeko ahalmena bi edo hiru egunetara mugatzen dela jakinez gero, ez da zaila jakitea obulazio-zikloaren zein alditan den emakumea antzu eta zeinetan ernalgarri. Ernalgarritasun-aldia, emakumeak hilekoa izan ondorengo 9. egunetik 17. eguna bitartekoa da, Oginoren azterketen arabera (Ogino-Knausen legea). Nolanahi ere, lege horretan oinarrituta haurdun ez geratzeko metodoa ez da beste sistema batzuk bezain fidagarria, hilekoaren zikloan gorabeherak izaten baitira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kiusaku Ogino Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]