Kivijärvi aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kivijärvi aintzira
Kivijärvi (fi)
Geografia
HustubideaKönkämäeno ibaia

Kivijärvi aintzira, euskaraz hitzez hitz Harrizko aintzira, Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da, Suediako Kiruna udalerritik pare bat km-ra dagoena. Käsivarsi Eremu Basatiaren mugan dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatiaren mugan, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Peerajärvi aintzira iparraldean Kivijärvi aintziraren bizilagun nagusia da. Inguruko muinoen gailurretatik, bereziki Ropivaara muinotik, erortzen den urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, urek, lur azpiko pasabideetatik Könkämäeno ibaira isurtzea lortzen dute, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira eta bertako bost uharte nagusiak zuhaizti txiki bilakatzen dira lurzoru izoztuaren gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]