Kiyosuko gaztelua

Koordenatuak: 35°13′01″N 136°50′38″E / 35.217°N 136.844°E / 35.217; 136.844
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kiyosuko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Aichi
Japoniako hiriaKiyosu
Koordenatuak35°13′01″N 136°50′38″E / 35.217°N 136.844°E / 35.217; 136.844
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1394
Arkitektura
Materiala(k)zurra

Kiyosuko gaztelua (japonieraz: 清洲城 Kiyosu-jō?) Japoniako Aichi prefeturan dagoen japoniar gaztelua da. Nagoia hiriaren ondoan dagoen Kiyosu hirikoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiyosuko gaztelua 1394 eta 1427 artean eraiki zen Kamakura, Kyoto eta Ise santutegi handia elkartzen zituzten Nakasendō eta Minoji errepideek bat egiten zuten toki estrategikoan. 1478ko gerra zibilean Orizu gaztelua suntsitua izan zenean Kiyosuko gaztelua bihurtu zen Oda leinuaren egoitza eta bertatik kontrolatzen zuen Owari probintzia osoa. 1555 urtean Oda Nobunaga handiak bere gain hartu zuen gazteluaren ardura eta bertan egin zuen aliantza ituna Tokugawa Ieyasurekin.

Oda Nobunaga hil eta handik gutxira Tokugawak gaztelua eraitsi eta bertako harri ugari erabiliz estrategikoki toki hobea zen Nagoiako gaztelua altxatu zuen. Meiji berrezarkuntza hasi zenerako Kiyosuko gazteluaren aztarna gutxi gelditzen zen.

1989an Kiyosu hiriaren mendeurrena ospatzeko gaztelua berreraiki zuten. Ez da ordea erreplika zehatza, garai hartako erreferentziazkoa den Inuyama gaztelua hartu baitzuten eredu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]