Wikipedia, Entziklopedia askea
Klemente VII.a[1] (latinez: Clemens VII; Florentzia, 1478ko maiatzaren 26a - † Erroma, 1534ko irailaren 25a), sortzez Giulio Medici, Eliza Katolikoaren 219. aita santua izan zen 1523 eta 1534 urteen bitartean.
Medicitarren familiakoa zen; aita Juliano Medici izan zuen. Ezin izan zituen bere karguko arazoak konpondu; Karlos I.a Espainiakoaren eta Frantzisko I.a Frantziakoaren aldean, behin baten alde eta bestean bestearen alde ibili zen; Italiako estatuen kontrola zuen helburua. Ez zuen asmatu luteranismoaren eta kalbinismoaren garrantzia neurtzen, eta Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren dibortzio arazoak konpondu ez zituelako, eratu zen anglikanismoa. Artean, berriz, Cellini, Rafael eta Michelangeloren babesle izan zen. Hiltzaile berdeak jateagatik hil zen.