Edukira joan

Kleopatra Tea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kleopatra Tea

Seleukotar agintaria

Bizitza
JaiotzaEgipto, K.a. 164
HerrialdeaSeleukotar Inperioa
HeriotzaK.a. 121 (42/43 urte)
Heriotza modua: Pozoia
Familia
AitaPtolomeo VI.a
AmaKleopatra II.a Egiptokoa
Ezkontidea(k)Alexandro Balas
Demetrio II.a Nikator
Antioko VII.a Evergetes
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Jarduerak
Jarduerakerregina

Kleopatra Tea (antzinako grezieraz: Κλεοπάτρα Θεά: Κλεοπάτρα Θεά, "Kleopatra Jainkosa" esan nahi duena; K.a. 164 – 121) Eueteria izenekoa ("uzta ona/urtaro emankorra") Seleuzidar Inperio helenistikoaren agintaria izan zen. K.a. 125etik gobernatu zuen Siria, Demetrio II.a Nikator hil ondoren. Azkenean, bere seme Antioko VIII.arekin batera gobernatu zuen, honek K.a. 121 edo 120an pozoitu zuelarik.[1]

Kleopatra Tea Egipton hazi zen, Ptolomeo VI.a eta Kleopatra II.aren alaba gisa. Ziur aski K.a. 164an jaio zen. Bere osaba Ptolomeo VIII.aren  (K.a. 154an Zireneko erregea izan zena) emaztegai izan zen, baina azkenean bere arreba Kleopatra III.arekin ezkondu zen. K.a. 150ean Alexandro Balasekin ezkondu zen Ptolemais Akko-ko zeremonia dotore batean.[2] Kleopatra Teak eta Alexandro Blasek seme bat izan zuten, Antioko VI.a Dioniso izenekoa. 145. urtean, bere aitak Siria inbaditu zuen, Alexandro Balas guduan garaituz, eta Demetrio II.a Nikatorrekin berriz ezkondu zuen, egun batzuk beranduago hiltzeko.[3] Demetrio, Antioko VI gaztearekin go bernari izendatu zen, baina K.a. 142an hil ahal izan zuen. Bere bigarren ezkontzatik bi seme jaio ziren, Seleuko V.a Filometor eta Antioko VIII.a Gripo.

K.a. 139. urtean Demetrio II.a harrapatu zuten, partiarren aurka borrokatuz, eta haiek preso eduki zuten K.a. 129. urtera arte. Demetrio harrapatu ondoren, bere anaiarik gazteena, Antioko Sidetes, Panfiliako Side hirian altxatu zena, Siriara etorri eta tronua hartu zuen, Kleopatra Tearekin ezkondu zelarik K.a. 138an. Kleopatra Teak gutxienez seme bat eman zion, Antioko IX.a Zizikano. Beste edozein haurren izenak zalantzazkoak dira.

K.a. 129an partiarrek Demetrio II.a askatu zuten, Sidetesen aurkako maniobra politiko gisa, bere tronua eta emaztea erreklama zitzan. Urte berean, Sidetes hil zuten, partiarrekin borrokan. Kleopatrak Antioko IX.a (bere semea Antioko VII.arekin) Zizikora bidaltzeko ardura hartu zuen, Asia Txikian. Demetrio etxera itzuli eta tronua berreskuratu zuen, Kleopatra Tea bere emazte berritzat hartuz.[1]

K.a. 132/131an Kleopatra Tearen ama, Egiptoko Kleopatra II.a, bere anaia Ptolomeo VIII.aren aurka matxinatu zen. K.a. 127. urtean, Kleopatra II.ak bere suhi Demetrioren gortera ihes egin zuen Sirian.

Demetrioren seme zaharrena, Seleuko, errege bihurtu zen, K.a. 125ean Seleuko V. izendatuz. Baina bere amak, Kleopatra Teak, handik gutxira hilarazi zuen. K.a. 125etik K.a. 121era Kleopatrak gobernatu zuen Siria, eta, bere erregealdia legitimatzeko, tronua bere seme Antioko VIII.a Griporekin partekatu zuen. Antioko VIII.a Trifenarekin ezkondu zen, Ptolomeo VIII.aren eta Kleopatra III.aren alabarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Dodson, Aidan. (2004). The complete royal families of ancient Egypt. .
  2. (Gaztelaniaz) Libro I de los Macabeos. 2024-07-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  3. Libro I de los Macabeos. 2024-07-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]