Kleopatra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kleopatra VII» orritik birbideratua)
Artikulu hau ptolomeotarren azken agintariari, Julio Zesarren eta Marko Antonioren maitaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kleopatra (argipena)».
Kleopatra

Faraoi

K.a. 51ko abuztuaren 29a - K.a. 30eko abuztuaren 12a
Ptolomeo XII.a Auletes - Zesarion
Bizitza
JaiotzaAlexandria, K.a. 69
HerrialdeaAntzinako Egipto
Talde etnikoaGreeks in Egypt (en) Itzuli
Lehen hizkuntzakoinéa
HeriotzaAlexandria, K.a. 30eko abuztuaren 12a (39 urte)
Hobiratze lekuaAlexandria
Heriotza moduasuizidioa: pozoitzea
Familia
AitaPtolomeo XII.a Auletes
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Marko Antonio  (K.a. 32 -  K.a. 30)
Ptolomeo XIV.a  (K.a. 47 -  K.a. 44)
Ptolomeo XIII.a  (K.a. 51 -  K.a. 47)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakkoinéa
Egiptoera
aramera
Meroera
latina
Asiriera
Old Arabic (en) Itzuli
Median (en) Itzuli
Partiera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa eta monarka
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAktiumgo gudua

Find a Grave: 8384583 Edit the value on Wikidata

Kleopatra —izen bereko beste emakume batzuekin ez nahasteko, adituek Kleopatra VII.a Filopator deitzen diote— (K.a. 69 - K.a. 30) Egiptoko erregina izan zen, Ptolomeo leinuko azkena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeo XII.aren alaba, ama ordea ezezaguna da, ustez, Kleopatra VI.a izan daiteke (Kleopatra V.a izenarekin ere ezaguna).[1] Ptolomeo XII.a ezaguna zen jaigiroan aritzeagatik, Auletes ezizena jaso zuen horregatik (txirularia). Alejandriako hiritarrek bota egin zuten eta inperioa bere emaztearen esku geratu zen, hau hiltzean bere alabaren eskutan, Berenice, Kleopatraren ahizpa.[2]

Bere anaia eta senar Ptolomeo XIII.arekin batera izan zen Egiptoko buru. Anaiaren aldekoak Kleopatra hiltzen saiatu ondoren, gerra zibila piztu zen. Julio Zesarrek Kleopatraren alde jo zuen, eta Ptolomeo garaitutakoan, Egiptoko gobernari bakarra bihurtu zuen Kleopatra. Zesarren hilketaren ostean, Marko Antoniorekin aliatu zen.

Zesar Augustok (Zesarren oinordekoa eta Marko Antonioren aurkaria) Erromaren botere militar osoa eraman zuen Egiptora. Actiumgo guduan,[3] Zesar Augustok Marko Antonio menderatu zuen eta Kleopatrak bere buruaz beste egin zuen K.a. 30eko abuztuaren 12an.[4]

Dio Cassius, Erromako historialariak, Kleopratraren gorpua eta Marko Antoniorena embaltzamatu zituztela eta Plutarkoren hitzetan, Oktavioren aginduz biak batera hilobiratu zituzten. Hala ere, egun, Arkeologoek ez dakite non dagoen bere hilobia. Izan ere, Alexandria urpean dago. 1992an, Franck Goddio eta European Institute of Underwater Archaeology delakoa, bilaketan aritu ziren baina arrakasta gutxirekin.[5]

Kathleen Martinez-en ustetan ordea, Kleopatraren gorputza Taposiris Magna delakoan egon daiteke, bere aburuz, Kleopatra Isis-en irudiarekin asko harremandu zenez bera gurtzetako lekuren batean hilobiratua izan liteke.[5]

Arbasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kleopatraren zuhaitz genealogikoa:

Ptolomeo X. Alejandro I.
 
 
 
Berenice III.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Kleopatra V. Trifena
 
Ptolomeo XII. Auletes
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Kleopatra VII.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Cleopatra. 2022-07-21 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Cleopatra, la reina más joven de Egipto» historia.nationalgeographic.com.es 2012-11-19 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
  3. (Gaztelaniaz) Le Gall, Joël. (1995). El imperio romano. Akal ISBN 84-460-0278-7..
  4. (Gaztelaniaz) Hughes-Hallet, Lucy. (2017). Cleopatra: la mujer, la reina, la leyenda. Fórcola ISBN 978-84-16247-88-2..
  5. a b (Ingelesez) «The Search for Cleopatra» Magazine 2011-07-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kleopatra Aldatu lotura Wikidatan