Kliment Kolesnikov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kliment Kolesnikov

Bizitza
JaiotzaMosku2000ko uztailaren 9a (23 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua79 kilogramo
Altuera195 zentimetro
Jasotako sariak

Instagram: klimmikool VK: swimen2000 Edit the value on Wikidata

Kliment Andreievitx Kolesnikov, errusieraz Климент Андреевич Колесников, (Mosku (Errusia) 2000ko uztailaren 9a) igeriketan aritzen den kirolari errusiarra da.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:
100 m estilo librean brontzezkoa 47,44ko denborarekin, Caeleb Dressel estatubatuarraren (urrezkoa, 47,02koarekin) eta Kyle Chalmers australiarraren (zilarrezkoa, 47,08koarekin) atzetik sailkatuz.
100 m bizkar estiloan, berriz, zilarrezkoa eskuratu zuen 52,00 denbrarekin, Jevgeni Rylov herrikidearen atzetik (urrezkoa, 51,98koarekin) eta Ryan Murphy estatubatuarraren (brontzezkoa, 52,19koarekin) aurretik sailkatuz. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina 100 m estilo librea,
gizonezkoa[3]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina 100 m bizkar,
gizonezkoa[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kliment Kolesnikov» olympedia.org 2021-10-26an begiratua.(Ingelesez)
  2. "Kliment Kolesnikov" Olympics.com 2021-10-26an begiratua
  3. Igeriketa, 100 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Igeriketa, 100 m bizkar, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]