Klitori

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ugaztunetan, ostruketan eta beste zenbait animaliatan, klitoria emeen sexu organo bat da.

Gizakiengan, aluaren gainaldean eta alboetan dagoen atal zutikor bat da; zatirik handiena azalaren azpian ezkutuan dago, eta zati txiki-txiki bat, klitori glandea izenekoa, botoi itxurakoa, agerian dago aluaren gainaldean. Klitoriaren kilikadurak bagina lubrikatzen ere laguntzen du, eta horrela bagina estaldurarako prestatzen da. Emakumeen sexu plazererako atal garrantzitsua da: klitoria kitzikatuz, orgasmora hel daiteke emakumea.

300
Emakumeen aluaren atalak. Klitoria arrosaz margotuta dago; eta agerian geratzen den zati txiki-txikia (klitori glandea), goialdean, arrosa argiagoz.
195
Klitori glandea
195
Klitori glandea agertarazteko gailu bat jarrita duen alua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klitori Aldatu lotura Wikidatan