Klitozibe errotsu
Klitozibe errotsua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Clitocybe |
Espeziea | Clitocybe rhizophora Joss., 1953 |
Klitozibe errotsua (Clitocybe rhizophora) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Rhizocybe vermicularis, Clitocybe vermicularis.
Kontsumi badaiteke ere, abstenitzea gomendatzen da, urria delako, kalitate eskasekoa delako eta beste Clitocybe toxiko batzuekin nahasteko arriskua dagoelako.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbil-unbilikatua ertz mehea eta biribilduarekin, ondoren pixka bat infundibuliformea egiten da eta kapelaren gainazala uhindua geratzen da. Gorri-larru kolorekoa, gorriagoa eta likatsua hezetasunarekin, eta larru kolore gehiagorekin eta distiratsua denbora lehorrarekin.
Orriak: Dekurrente samarrak, meheak, estu eta zailak bereizteko. Hasieran kolore zurixka dute eta gero krema kolorea.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zaila, gero barnehutsa eta zertxobait kurbatua, okre-horixka kolorekoa, luzetara pixka bat ildaskatua eta mizelio lodi baten arrastoekin, sustrai zuri talde baten itxurarekin.
Haragia: Haritsua, mehea eta higrofanoa, krema-zurixka kolorekoa edo krema-arrosa kolorekoa, tomatearen usain leuna edo frutarena du eta zapore fungikoa.[2]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Vermicularis epitetoa berriz latinetik dator, zizare gisa, esan nahi duen "vermicularis" hitzetik. Oineko ifengatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jangarria da.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Clitocybe sinopica delakoaren oso antzekoa da, hau ere udaberrikoa da.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Otsailetik maiatzera agertzen da, batzuetan elurraren azpian edo elurrak libre uzten dituen guneetan, mendiko koniferoen basoetan, taldeak osatuz.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ameriketako Estatu Batuak, Canada, Europa, Errusia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 324 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 327 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 211 or. ISBN 84-87997-86-4..