Klitozibe teilakolore
Klitozibe teilakolorea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Clitocybe |
Espeziea | Clitocybe sinopica P.Kumm., 1871 |
Klitozibe teilakolorea (Clitocybe sinopica edo Bonomyces sinopicus) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Ez da toxikoa, baina Euskal Herrian ez da erabiltzen sukaldean, usain eta zapore txarrak dituelako.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: Matea, 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbil-laua, gero infundibuliforme samarra. Azala arre-gorrixka kolorekoa eta hezetasuna galtzean arre-laranja kolorekoa.
Orriak: Estu, zuri-krema kolorekoak, dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Kapelaren antzeko kolorekoa, haritsua, laburra, nahiko lodia eta oinarrian erro itxurakoak izaten ditu.
Haragia: Irinaren usain eta zapore handiarekin.[2]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua, esan nahi du, kapelaren formagatik. Sinopica epitetoa, sinope lurraren koloreagatik da (adreilu kolorea)
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Clitocybe subsinopica delakoarekin, honek, orriak oso zabal ditu eta esporak tamaina txikiagokoak. Clitocybe sinopica espeziearen ezaugarriak, kapelaren kolorea, oinaren goialdea lodiagoa eta bere kolorea dira.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udaberritik udazkenera, leku basotsuetan, pinuetatik hurbil, sua egindako lekuetan eta baita handik kanpo ere.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ameriketako Estatu Batuak, Canada, Europa, Errusia, Japonia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 159 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 365 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 325 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 134 or. ISBN 84-282-0865-4..