Klonazepam
Klonazepama konposatu organikoa da, C15H10ClN3O3 formula duena eta bentzodiazepinen familiakoa. Konpostu organokloratutzat har daiteke. Solido kristalino zuria da. Azetonatan eta kloroformotan disolbagarria da[1].

Klonazepama botika gisa baliatzen da bere ezaugarriak medio antsietatea, krisi epileptikoak, mania, psikosiak eta akatisia tratatzeko usatzen da. Larrialdi onkologikoetan mioklonia tratatzeko baliatzen da[2]. Normalean pilula gisa hartzen da, baina zainean injektatuta ere har daiteke. Espainian eta Frantzian Rivotril markarekin saltzen da.
Beste bentzodiazepinak legez aisiadirako droga moduan ere kontsumitzen da.
Klonazepama hartzeak mendekotasuna eta, ondorioz, abstinentzia-sindromea agerraraz dezake[3].
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klonazepamaren sintesiaren eskema
Albo-ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albo-ondorio ohikoenak logura, ahuldadea, ezinegona, koordinazio-arazoak, kontzentratzeko-arazoak eta memoria-arazoak izaten dira[4][5].
Kontraindikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klonazepama ez da hartu behar botikarekiko hipersentikortasuna, alkohol- edota droga-mendekoatasuna, miastenia larria edo arnasteko arazo larriak baldin badaude. Haurdunaldian eta edoskitzean Klonazepama hartzea ebitatuko da[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Clonazepam» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-01-10).
- ↑ Plazaola, Arrate et als. GIPUZKOAKO OSASUN-BARRUTIAN URGENTZIA ONKOLOGIKOAK TRATATZEKO PROTOKOLOA. Osakidetza, 32 or..
- ↑ Sironi, V. A.; Miserocchi, G.; De Riu, P. L.. (1984-04). «Clonazepam withdrawal syndrome» Acta Neurologica 6 (2): 134–139. ISSN 0001-6276. PMID 6741654. (kontsulta data: 2025-01-10).
- ↑ a b «.:: CIMA ::. PROSPECTO RIVOTRIL 2 mg COMPRIMIDOS» cima.aemps.es (kontsulta data: 2025-01-10).
- ↑ Erorikoekin erlazionatutako medikamentuak. Osakidetza, 73 or..