Klovis I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Klovis I.a
Clovis, roi des francs.jpg
Frankoen erregea

481 - 511ko azaroak 27
Txilderiko I.a - Teodoriko I.a Austrasiakoa, Klodomir, Txildeberto I.a, Klotario I.a
Erromatar Inperioko kontsul

Bizitza
Jaiotza Tournai466
Heriotza Paris511ko azaroaren 27a (44/45 urte)
Hobiratze lekua Abbey of St Genevieve
Familia
Aita Txilderiko I.a
Ama Basina Turingiakoa
Ezkontidea(k) frankish princess
Clotilde  (493 -  511ko azaroak 27)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Merovingiar leinua
Jarduerak
Jarduerak monarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Klovis I.a (Tournai, 465 - Paris, 511) frankoen erregea izan zen (481 - 511). Aita Txilderiko I.a hil zenean (481), Tournaiko franko saliarren errege izendatu zuten.[oh 1] Klotildekin ezkondu zen.

486ean, Soissonsko guduan Siagrio jeneral erromatarra garaitu zuen, "erromatarretan azkena". Alamanei irabazi zien (495), baita burgundiarrei ere (500). 507an, Loira ibaia gurutzatu zuen Tolosa Garonako Bisigodoen Erresuman gaindi, eta Septimaniako mugetara heldu. Alariko II.a erregea hiltzera heldu zen, Vouilléko guduan. Monarkia franko merovingiarraren fundatzailea eta ia Galia osoko errege bakar bihurtu zen. Ondorioz, Erromako berant inperioaren Ekialdeko enperadoreak kontsul titulua eman zion.[1]

Bere emazte Klotilderen eta Reimseko San Remigio apezpikuaren eraginez katolizismora aldatu zen; katolizismoa babestu eta Orléansko kontzilioa bildu zuen (496an gutxi gorabehera). Bere heriotzaren ondoren, erresuma bere lau semeen artean banatu zen: Txildeberto, Klodomiro, Klotario eta Therry.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chlodovech forma frankikoa latindu eta Chlodovechus izena hartu zuen; geroago, berriz, Ludovicus. Frantseseko Louis izena bertatik dator, eta gaztelaniazko Luis ere bai. Euskaraz, jatorrizko Chlodovech formatik sortu zituen Sabin Aranak, bere izendegian, Koldobika izena eta haren laburdura Koldo.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Franko saliarrek mende hauetan galdu bide zuten beren hizkuntza, frankoniera zaharra, franko ripuarioek ez bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klovis I.a Aldatu lotura Wikidatan