Kneecap (musika taldea)
| Kneecap (musika taldea) | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Belfast |
| Musika mota | rapa, hip hop musika eta political hip-hop (en) |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2017 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Heavenly |
| Mo Chara Móglaí Bap DJ Próvaí | |
| Informazio gehigarria | |
| kneecap.ie | |
Kneecap hip hop hirukote irlandarra da, Belfast mendebaldekoa. Taldekideak Liam Óg Ó hAnnaidh, Naoise Ó Cairealláin eta J.J. Ó Dochartaigh dira, eta euren ezizenak Mo Chara, Móglaí Bap eta DJ Próvh dira, hurrenez hurren.[1][2][3] Ingeles eta irlandar hizkuntzak nahasten ditu taldeak, eta bere letrek irlandar errepublikar gaiak dituzte askotan. Lehen singlea "C.E.A.R.T.A." deitzen zen ("eskubideak", irlanderaz) eta 2017an kaleratu zuten. Ondoren, 2018an, 3CAG debuteko albuma kaleratu zuten.[4] Bigarren diskoa, Fine Art, 2024an kaleratu zuten, eta urte berean kaleratu zuten taldeari buruzko film biografiko bat ere.[5]
Taldearen izena[6]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kneecap Belfasteko (Irlanda) rap taldea da. Irlandako paramilitarrek zigor moduan belaunetan tiroak jaurtitzen zituzten, eta ekintza horri kneecappings deitzen zaio. Taldearen izena hitz horretatik dator.
Estiloa eta pentsaera[6]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldearen arrakasta gaeleraz sortzen dituzten satirak baino haratago doa. Hizkuntza erresistentziarako tresna moduan erabiltzen du. Taldeak kritika soziala oinarri duten mezu indartsuak josten ditu. Mezu horietan beraien jaioterria, Irlandak, Britania handiarengandik pairatzen duen zapalkuntza islatuz.
Errebeldia beraien nortasunaren ezinbesteko partea da. Beraien solasaldiak politikaz blaituta daude. Besteak beste, Palestinaren defendatzaile sutsuak dira, eta beraien kontzertuetan Israel estatu sionistaren jokaera eta Palestinarren genozidioa salatzen dute.
Partaideak[6]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Irlanda Irlandar errepublikarekin batzeko helburu errepublikanoa funtsezkoa da Mo Chara (Liam Óg Ó hAnnaidh), Móglaí Bap (Naoise Ó Cairealláin) y DJ Próvaí (J.J. Ó Dochartaigh) talde kideentzat. Taldekideek ez diote uko egiten ingeles hizkuntza erabiltzeari, helburua beraien mezuak ahalik eta gehien zabaltzeko eta gaur egungo zapalkuntzak salatzeko bada.
Ibildibea[6]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi rapero hauek eta Dja 2017an bere bidea egiten hasi ziren, hasieran Ulsterreko pubetan aurkezpenak eginez eta gero mundu osoko eszenatokietan.
Azken urteetan zenbait herrialdetan taldea bere iritzi politikoengatik zentsuratua izan da, batez ere Israeleko estatu sionistaren kontrako mezuengatik.
Bakarrik Irlandarren %10a Gaeleraz jariotasunez hitz egiteko gai da, 2022ko erroldaren arabera. Kneecapek mundu osoko pertsonen arreta bereganatzea lortu du, eta batez ere 2024an beraien filma( “Kneecap” izenekoa) estreinatu zutenetik aurrera.
The Guardian egunkariaren arabera, Kneecapen “Fine Art” lana, historian zehar Gaelikoz grabatu diren diskoen artean zerrendetan altuen kokatu den diskoa da.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 3cag (2018)
- Fine Art (2024)
Singelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- C.E.A.R.T.A (2017)
- Amach Anocht (2018)
- H.O.O.D (2018)
- Gael-Gigolos (2019)
- Fenian Cunts (2019)
- Get Your Brits Out (2019)
- MAM (2020)
- Thart agus Thart (2021)
- Guilty Conscience (2022)
- IT'S BEEN AGES (2023)
- Better Way to Live (2023)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Txantiloi:En-UK Kula, Adam. (2024-01-27). «Kneecap: Who are Belfast's republican Irish language rap trio and why are they labelled controversial? A breakdown of the group's background, lyrics and antics» News Letter.
- ↑ (Ingelesez) Earley, Kelly. «Who are KNEECAP? Everything you need to know about the Irish rappers in trouble with both BBC and RTÉ» The Daily Edge.
- ↑ (Ingelesez) Mullally, Una. (2022-03-16). «A Celtic Revival, in Hip-Hop and More» The New York Times.
- ↑ 3CAG YouTube. .
- ↑ (Ingelesez) «Kneecap movie trailer released ahead of UK premiere in London» Belfast Telegraph 2024-06-06.
- 1 2 3 4 «¿Por qué el grupo de rap irlandés Kneecap genera tanta polémica?» France 24 2025-08-24 (kontsulta data: 2026-01-01).