Knesset
Itxura
| Knesset 'הכנסת الكنيست' | |
|---|---|
| XIX. legegintzaldia | |
| Mota | |
| Mota | Ganberabakarrekoa |
| Zuzendaritza | |
| Mahaiburua | Binyamin Ben-Eliezer (Israelgo Alderdi Laborista) 2013ko otsailaren 5. urtetik |
| Osaketa | |
| Eserlekuak | 120 |
| Hauteskundeak | |
| Bozketa sistema | D'Hondt metodoa erabiliz |
| Azken hauteskundeak | 2013 |
| Batzarlekua | |
| Knesset, Jerusalem, | |
| Webgunea | |
| www.knesset.gov.il | |
Knesset (hebreeraz: הַכְּנֶסֶת, haˈkneset ahoskatua, "batzarra") Israelgo Parlamentua da. Jerusalemen du egoitza.
Israelgo gobernuaren adar legegile gisa, Knesseten ardura da legeak onartzea, Lehen Ministroa hautatzea (nahiz eta ofizialki Presidenteak hautatu) eta gobernuaren lana ikuskatzea. Halaber, Estatuko Presidentea kargutik kentzeko eta hauteskundeetara deitzeko boterea dauka
Lau urtetikbehin (edo lehenago) hemezortzi urte baino gehiago dituzten israeldar herritarrek Knessetko 120 kideak hautatzen dituzte. Knessetko gehiengoak Israelgo Gobernuaren osaketa oniritzi behar du.