Knidoblasto

Wikipedia, Entziklopedia askea

Knidoblastoa knidarioen zelula pozoitsua da. Knidoblastoek espiral-formako harizpi bat dute barnean, kizkurtuta; harizpi hori lasaitzen denean, zelula lehertu egiten da, eta kanpora isurtzen da knidoblastoko likido pozoitsua. Etsaiek eraso egiten dietenean edo harrapakin bat harrapatzerakoan isurtzen dute pozoia. Knidoblastoen pozoiak kalte arinak eragin ohi ditu, baina badira gizakiari ondoez larriak ekartzen dizkioten knidoblasto-motak ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]