Knight and Day
| Knight and Day | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2010 |
| Izenburua | Knight and Day |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | abenturazko filma, ekintza-filma eta film komikoa |
| Iraupena | 109 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | Long Beach, Kalifornia, Austria eta Espainia |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | James Mangold |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Joe Roth Cathy Konrad Steve Pink |
| Konpainia ekoizlea | Regency Enterprises (en) RatPac-Dune Entertainment (en) 20th Century Fox |
| Ekoizle eragilea | Arnon Milchan |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | John Powell |
| Argazki-zuzendaria | Phedon Papamichael |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Salzburgo, Boston, Wichita, Brooklyn eta Sevilla |
| Bideoa | YouTube |
Knight and Day (Gau eta egun euskaraz) James Mangold estatubatuarrak zuzendutako akzio eta komedia film bat da, agente sekretuen eta gaizkileen arteko liskarrak modu ia satiririkoan kontatzen dituena. 2010ean estreinatu zuten eta Tom Cruise eta Cameron Diaz aktoreek jokatzen dituzte rol nagusiak; haiekin batera daude, bertzeak bertze, Peter Sarsgaard, Viola Davis, Gal Gadot, Jordi Mollà eta Paul Dano. Pantaila handian Cruisek eta Diazek partekatu zuten bigarren filma izan zen, Vanilla sky-ren ondotik (Cameron Crowe, 2001).
Filma munduko hainbat lekutan grabatu zuten, batez ere Massachusettseko (AEB) zenbait hiritan; baina baita Espainian, Austrian eta Jamaikan ere. Akziozko sekuentziek zein bi aktore nagusien intepretazioek kritika onak jaso zituzten; aldiz, gidoiak kritika negatiboak jaso zituen, Iruñeko sanferminak Sevillan kokatzeagatik adibidez[1].
Bollywooden, film honen berregokitzapena egin zuten, Bang Bang! izenekoa (2014).
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Roy Miller (Tom Cruise) agente sekretua da eta June Havens (Cameron Diaz) "ustekabean" ezagutu du, Wichitako aireportuan. Bateria bat babestu behar du Millerrek, ustez energia iturri agortezina duena, eta lan horretan Havens nahasi duenez, biek ala biek gaizkileengandik ihesi ibili beharko dute munduan barna, abentura erromantiko eta arriskutsu batean.
Sanferminak Sevillan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]80. minututik aurrera, pelikulako trama Sevillan (Espainia) iragaten da[2], Antonio Quintana gaizkileak (Jordi Molla) hara eramanarazi baitu Havens, hura bahitu eta gero. Ikuslea Sevillan kokatzeko lehen kamera ikuspegian bertako katedrala agertzen da, Giralda, baina kanpaien hotsekin batera Uno de enero Iruñeko sanferminetako kanta ezaguna entzuten da. Hurrengo eszenan, Iruñeko erraldoien konpartsako Europako erregina dirudien, baina ez den, erraldoi bat ageri da dantzan; gibelean musika banda bat du, baina ez espero izatekoak ziren gaitariak edo txistulariak. Jendea dantzan ari da, musikaren erritmora, baina inor ez doa zuri-gorriz jantzita. Kalea ez da Iruñeko kale bat, Sevillakoa baizik.
2009ko azaroan filmaren ekoiztetxeak Iruñeko Udalari eskatu zion erraldoien konpartsako zenbait figura Sevillara eramaten uztea, grabazioan parte hartzen uzteko. Udalak berehalakoan erran zuen baietz, nahiz eta ekoiztetxeak ez zuen xehetasun handirik eman[3]. Eta hain zuzen ere horregatik, ekoiztetxea ez zelako gai izan zehazteko zein egunetan eraman beharko zituzten erraldoiak Andaluziara, azkenean bertan behera utzi zuten lehenbiziko asmo hura[4].
Pelikulan, Miller agenteak, noski, lortuko du Quintanaren jauregian sartzea eta Havens erreskatatzea, eta moto baten gainean eginen dute ihes, Sevillako karriketan barna. Halako batean, zuri-gorriz jantzitako jende askoren artean sartuko dira. Entzierroko korrikalariak dira, eta haien atzetik zezenak heldu dira, hogeitik goiti zezen eta joaldun. Pertsekuzioa zezen plazaraino ailegatuko da; Sevillako plazaraino, eta ez Iruñekoraino, nahiz eta plazaren erdian dauden guztiak zuri-gorriz jantzita dauden (zuri-gorri guztiz aratzean). Miller eta Havens-ek ihes egitea lortuko dute, plazako ikusleek "ole" eta "ole" oihukatzen duten bitartean.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tom Cruise: Roy Miller / Matthew Knight
- Cameron Diaz: June Havens
- Peter Sarsgaard: John Fitzgerald
- Jordi Mollà: Antonio Quintana, arma trafikatzaile espainiarra
- Viola Davis: Isabel George, CIAko zuzendaria
- Paul Dano: Simon Feck
- Falk Hentschel: Bernhard
- Marc Blucas: Rodney
- Lennie Loftin: Braces
- Maggie Grace: April Havens
- Rich Manley: Danny
- Dale Dye: Frank Jenkins
- Celia Weston: Molly Knight
- Gal Gadot: Naomi
- Jack O'Connell: Wilmer
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2025-01-17). «Arrasa en Netflix la película que ofendió a España con un encierro de toros de San Fermín en Sevilla» Cinemanía (kontsulta data: 2025-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) SensaCine. (2022-07-07). «La película de Hollywood que enfadó a España con su representación de San Fermín: a gritos de 'Olé' y en moto» SensaCine.com (kontsulta data: 2025-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) PAMPLONA, I. M. M.. (2009-11-10). «La película de Tom Cruise reclama a los gigantes para grabar escenas de San Fermín | Últimas noticias de Pamplona en Diario de Navarra» diariodenavarra.es (kontsulta data: 2025-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Correo, El. (2009-11-24). «Los Gigantes y Cabezudos de Pamplona no participarán en 'Knight and Day'» El Correo de Andalucía (kontsulta data: 2025-06-16).
- 2010eko filmak
- James Mangoldek zuzendutako filmak
- Tom Cruisek antzeztutako filmak
- Cameron Diazek antzeztutako filmak
- Peter Sarsgaardek antzeztutako filmak
- Paul Danok antzeztutako filmak
- Jordi Mollàek antzeztutako filmak
- Maggie Gracek antzeztutako filmak
- Marc Blucasek antzeztutako filmak
- Viola Davisek antzeztutako filmak
- Celia Westonek antzeztutako filmak
- Gal Gadotek antzeztutako filmak
- Taylor Treadwellek antzeztutako filmak
- Joe Rothek ekoitzitako filmak
- Cathy Konradek ekoitzitako filmak
- Steve Pinkek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Espioitza filmak
- Ekintza filmak
- Umorezko filmak
- CIAri buruzko filmak
- Bostonen girotutako filmak
- 2010eko hamarkadan girotutako filmak
- Brooklynen girotutako filmak
- Euskarazko audioa duten nazioarteko filmak
- Euskaratutako filmak