Edukira joan

Kočaniko diskotekako sutea

Koordenatuak: 41°54′18″N 22°23′42″E / 41.905°N 22.395°E / 41.905; 22.395
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kočaniko diskotekako sutea
Irudia
Map
Motastructure fire (en) Itzuli
Data2025eko martxoaren 16a
HerrialdeaIpar Mazedonia
Koordenatuak41°54′18″N 22°23′42″E / 41.905°N 22.395°E / 41.905; 22.395
KausaCold Spark machine
Pertsona hilak63
Pertsona zaurituak193
Eraikina sutea itzali ondoren.

Kočaniko diskotekako sutea 2025eko martxoaren 16an gertatu zen, Pulse izeneko diskotekan, Kočani hirian, Ipar Mazedoniako Errepublikan. 59 pertsona hil ziren istripuan.[1] Panče Toškovski barne-ministoraren arabera, sutea arteo barruan piroteknia erabiltzearen ondorioa izan zen. Zauritu asko izan ziren ere bai: Mazedoniako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera 155 pertsona baino gehiago ospitalizatuak izan ziren Kočanin, Štipen eta Skopjen.[2] Mazedoniako historian diskoteka batean emandako suterik hilgarriena izan zen, eta hilgarriena 2015ean Bukaresteko Colectiv diskotekako suteaz geroztik.

Martxoaren 16ko 2:35 am publikoa aretoa betetzen zuen hip-hop DNK taldearen kontzertua ikusteko. Hasieran 1500 pertsona aipatu ziren, gero 500. Jarduketan erabilitako su artifizialek egurrezko habeen hondarrak piztu zituzten bertako sabaian, eta, ondorioz, zati bat erori zen; berehala sutea aretoan zabaldu zen. Sutetik ihes egin zuten ikusleek jakinarazi zuten giza uholde bat gertatu zela jendea klubeko irtetzeko nahian.[3]

Panče Toškovski barne-ministroak zera adierazi zuen: 20 pertsona baino gehiago atxilotzeko agindua eman zutela eta 15 susmagarri atxilotu zituztela. Pulse diskotekaren funtzionamendurako lizentzia ustelkeria eta eroskeria baten ondorioz lortu zela gaineratu zuen. Atxilotutako artean Dejan Jovanov-Deko zegoen, diskotekaren jabea, eta Razmena Čekić Durović, Ekonomia Ministeriaroaren Estatu-idazkari ohia; antza denez azken horrek lizentzia faltsifikatu zuen diskoteka martxan izateko.[4][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]