Edukira joan

Kobaederra

Koordenatuak: 43°20′31″N 2°37′07″W / 43.3419247°N 2.6186259°W / 43.3419247; -2.6186259
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kobaederra
Datu orokorrak
Motaarkeologia-aztarnategia eta haitzuloa
Geografia
Map
Koordenatuak43°20′31″N 2°37′07″W / 43.3419247°N 2.6186259°W / 43.3419247; -2.6186259
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaEreño
Geologia
GaraiaNeolito
Kalkolito
Brontze Aroa

Kobaederra barrunbe bat da, hegoaldera begira dagoen aho handi bat duena (25 metro zabal), hego-ekialdera begira, Aritsegane/Iruintxaurreta[1] mendiaren hego-ekilakdeko magalean, Omako haranaren gainean, Gernikako itsasadarraren eskuinaldean eta Ereño udalerriko Gabika auzoan.[2] Leizeak Axola, Gaitzkoba eta Txapelan Koba izenak ere jasotzen ditu[3]. Izen aniztasun horrek nahasmen ugari sortu ditu bibliografia arkeologikoan.[4] lau barrunbe aurkitu dira inguruan eta Kobaederra I-etik IV-ra izendatu. Kobaederra I, II eta III Kortezubin daude eta IV, aztarnategia duena, Ereñon.[5]

Balizko Arkeologia Guneen Izendapena eman zion Eusko Jaurlaritzak 1994an.[2]

Neolitiko, Kalkolitoko eta Brontze Aroko mailak ditu. Hilobi bat agertu zen alboko galeria batean, 1995etik hondeatzen ari ziren eremu batean.[6] J. M. Barandiaranek aurkitu eta induskatzen hasi zen 1919an, Gaizkoba izenaz ezagutzen zuenean.[7] Sntimamiñetik gertu dago.[8]

Neolito hasieran, bertako biztanleek erlea etxekotuta zuten eztia biltzeko.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Aresgana - Lugares - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-04).
  2. a b «Fitxa: Kobaederra IV» Ondarea, Kultura Ondarea, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
  3. Carta Arqueológica de Vizcaya. Primera parte: Yacimientos en cueva. Cuadernos de arqueología de Deusto, 8. Bilbo : Seminario de Arqueología de la Universidad de Deusto. ISBN 84-7485-030-4 140. or.
  4. Arias Cabal, Pablo. (1991). «Las Industrias Neolíticas de Kobaederra (Ereño, Bizkaia)» Munibe (Antropologia - Arkeologia) (Donostia) 43: 87 -103. ISSN - 3414 0027 - 3414..
  5. «Ereño» OpenStreetMap (kontsulta data: 2025-10-04).
  6. Zapata, Lydia. (1999-01-01). «La inhumación de Kobaederra en el contexto de los enterramientos neolíticos del País Vasco» Saguntum, extra 2 (1999), 447-452. (kontsulta data: 2025-10-04).
  7. (Gaztelaniaz) «KOBAEDERRA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-10-06).
  8. «Explotación de recursos costeros durante el Neolítico en el área de la Reserva de Urdaibai : Los moluscos de la cueva de Kobaederra (Kortezubi, Bizkaia)» Munibe Antropologia-Arkeologia 60: 175-186..
  9. «Los primeros agricultores ya empleaban abejas, según un estudio en el que participa la UC» web.unican.es (kontsulta data: 2025-10-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]