Kobieta z...
Kobieta z... | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Kobieta z... |
Jatorrizko hizkuntza | poloniera |
Jatorrizko herrialdea | Polonia eta Suedia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 132 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Małgorzata Szumowska Michał Englert (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Małgorzata Szumowska Michał Englert (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Jarosław Kamiński (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Kobieta z... 2023ko Małgorzata Szumowska eta Michał Englert poloniar zinema zuzendarien film dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980. urtea da. Andrzej gizon gaztea armadaren errekrutatze saio batean dago. Galtzerdiak kentzeko eskatzen diotenean urduri jartzen da, eta ezetz esaten du. Zubi batean dago Andrzej orain, salto egin edo ez erabakitzen ari da, eta oinutsik dago: oinetako azazkalak margotuta dauzka. 2004. urtera salto eginez, Aniela emakumea etsipen egoera berean dago. Aniela gizonezko gorputz batean jaio zen, eta Andrzej izena jarri zioten. Txikitatik sentitu du emakumea dela, baina mediku bati «beste aldera» joatera behartzen duen indar bat sentitzen duela kontatzen dionean, testosterona injekzioek eta emakume escort batekin sexua izateak arazoa konponduko duela argituko dio hark. 1980ko hamarkada da Poloniako herri txiki batean, eta trans identitatea ez dago toleratuta. Beraz, Anielak beragandik espero dena egingo du: emakume batekin ezkondu, bi haur izan, eta bere jaioterrian gelditu, bulego batean lan eginez. Urteek aurrera egin ahala, ordea, Anielak betidanik jakin duen hori azaleratuz joango da, barruan sentitzen duena kanpoaldean islatuz.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Małgorzata Hajewska-Krzysztofik: Aniela[2]
- Joanna Kulig: Iza[2]
- Mateusz Więcławek: Aniela (gaztea)[2]
- Bogumiła Bajor: Iza (gaztea)[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Beste aldera joateaz» Berria 2024-10-23 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ a b c d (Polonieraz) Next Film. KOBIETA Z.... .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |