Kobre

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kobrea
NatCopper.jpg
29 NikelaKobreaZinka
   
 
29
Cu
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaKobrea, Cu, 29
Serie kimikoaTrantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala11, 4, d
Masa atomikoa63,546 g/mol
Konfigurazio elektronikoaAr 3d10 4s1
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 1
Propietate fisikoak
Egoerasolido
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 8,96 g/L
Urtze-puntua1577,77 K
(1084,62 °C, 1984,32 °F)
Irakite-puntua2835 K
(2562 °C, 4643 °F)
Urtze-entalpia13,26 kJ·mol−1
Irakite-entalpia300,4 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 24,440 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 1509 1661 1850 2089 2404 2836
Propietate atomikoak
Kristal-egiturakubikoa-aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k)2, 1
Elektronegatibotasuna1,90 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 745,5 kJ/mol
2.a: 1957,9 kJ/mol
3.a: 3666 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)135 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)145 pm
Erradio kobalentea138 pm
Van der Waalsen erradioa140 pm
Isotopo egonkorrenak
Kobrearen isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
63Cu %69,15 Cu egonkorra da 34 neutroirekin
65Cu %30,85 Cu egonkorra da 36 neutroirekin

Kobrea (latinetik cuprum, eta grezieratik kypros, Zipre), Cu ikurra eta 29 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa da. Kobre-koloreko trantsizioko metal bat da, hau da, distira metalikozko gorrixka -laranjatua eta zilarrarekin, urrearekin eta roentgenioarekin batera kobrearen familia deritzonaren parte da, elektrizitate-eroale onenetako bat izateagatik bereizten dena (zilarraren atzetik). Eroaletasun elektriko handiari, harikortasunari eta xaflakortasunari esker, kable elektrikoak eta bestelako elementu elektrikoak eta osagai elektronikoak fabrikatzeko materialik erabiliena bihurtu da.

Gizakiak Antzinaroan erabili zuen lehen metaletako bat izan zen. Haren ezaugarriei esker, beste metalekin konbinatzeko eta aleazioak sortzeko gaitasuna du. Historian zehar, garrantzitsuak izan dira metalak eta, horregaitik, historialariek etapa horren bi periodoei Burdin eta Kobre Aroa esaten diete.

Kobreak sortzen dituen aleazioek propietate mekaniko hobeak eskaintzen dituzte kobreak berak baino, baita konduktibitate elektrizitatearen erolatesuna hobea ere. Ezagunenak brontzea eta letoia dira. Bestalde, kobrearen degradazio motela dela eta, birziklatzeko egokia da, haren propietate mekanikoak ez direlako galtzen nahiz eta erabilera handia izan.

Kobreak paper biologiko garrantzitsua du landareen fotosintesi-prozesuan, baina ez da klorofilaren konposizioaren parte. Kobreak globulu gorriak sortzen eta odol-hodiak, nerbioak, immunitate-sistema eta hezurrak mantentzen laguntzen du eta, beraz, giza bizitzarako funtsezko oligoelementua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobrea naturan aurkitzen den metala da,egoera puruan aurkitzen den bakarrenetakoa.Naturan aurkitzen den kobreari kobre natibo  deritzo. Honen ondorioz gizakia erabili zuen lehenetariko bat izan zen[1]. Horrekin batera, beste metal batzuk aurkitu ziren egoera puru honetan, hala nola, urrea, platinoa, zilarra eta burdina. Metal horien guztien jatorria meteoritoetan dago.

Kobre metalikoa karbonatotik sortzeko erabili ziren lehengo arragoak K.a 5000. urtean datatu dira[1]. Garai horretan Kobre Aroa hasten da, eta horrekin batera, arragoak agertzen dira Europaren ekialdean zehazki Egipton, Iranen eta Balkanetan. Agerpen horiei esker, kobrea sortzeko metodoak hedatu ziren mendeetan zehar, adibidez, Colon aurreko Amerikan, K.a V. mendean, kobrearen metalurgia garatu zen kobre findutik abiatuta.

K.a 3500. urtearen inguruan, kobrearen ekoizpenaren gainbehera gertatu zen, karbonatoen aztarnategiak baliabiderik gabe geratu zirelako. Garai hartan ekialdetik kurgoiak esaten zitzaien herriak heldu ziren eta teknologia berriak ekarri zituzten, artsenikodun kobrearen erabilera hain zuzen. Teknologia hori kaukaso inguruan garatu zen Kobre sulfuroaren oxidazioaren bidez kobrea lortzea ahalbidetzen eta, horretarako, kobre sulfuroari artsenikoa gehitzen zitzaion kobrearen oxidazioa ekiditeko eta, horrela, artsenikodun kobrea lortzen zuten. Kobre horrek natiboak baino propietate hobeak zituen, eta hobietan kobre sulfuroko aztarnategi handiak zeudenez, kurgoiek  gerrarako aizkora asko egin zituzten denbora laburrean[1].

Brontzearen gainbehera K.a. 1000 urtean hasi zen,ekialdetik burdindun mineraletatik burdina lortzea ahalbidetzen zuen teknologia ailegatu zenean. Momentu horretatik aurrera, burdinazko armak kobrezkoak ordezkatzen joan ziren Europan eta ekialde hurbilean, Txinan eta beste toki batzuetan, Kobre Aroa luzatu egin zen. Beste leku batzuetan, aldiz, kobrea ez zen inoiz erabili, eta Harri Arotik Burdin Arora igaro ziren zuzenean, hala nola, Afrikan[2].

Nahiz eta armen arloan burdinak kobrea gailendu zuen, bai kobrea bai brontzea erabiltzen jarraitu ziren Burdin Aroan, bereziki, eraikuntzan eta eskulturen apaingarri modura. Beste alde batetik, K.a. 600. urtean letoia aurkitu zen kobrea eta zinka aleatuz,eta lehenengo txanponak egin ziren, Lidiako estatuan, gaurko Turkian, nolanahi ere, txanponik baliotsuenak urrez eta zilarrez fabrikatzen ziren eta kobrezkoak eguneroko gauzetarako geratu ziren[2].

Erdi aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobrearen, brontzearen eta letoiaren korrosioarekiko erresistentziak ahalbidetu zuen haien erabilera zabaltzea, lehen momentu batean bakarrik apaingarrietarako munduan erabiltzen baziren ere. X. eta XII. mendeetan zehar Kobreko eta Zilarreko hainbat aztarnategi aurkitu ziren Europaren erdialdean, kobrea eta zilarra lantzen zituztenak. Haietatik sortu ziren kanpaiak, ateak eta katedraletako estatuak egiteko lehengaiak. Bestalde, gerretan erabiltzen ziren ezpatak, aizkorak eta kaskoak egiteko erabiltzen zen kobrea. Erdi Aroan oraindik elektrizitatea existitzen ez zenean erabiltzen ziren kandelak eta kriseiluak kobrezkoak ziren.

Lehenego europar kanoiak burdina forjatuz eginda daude, XIV. mendekoak dira, baina XVI. mendetik aurrera kobrea zen armak egiteko erabiltzen zen lehengai bakarra. Nagusitasun horrek XIX. mendera arte iraun zuen. Barrokoan, XVII. eta XVIII. mendeetan zehar, monumentuen eraikuntzan garrantzi handia hartu zuten, bai kobreak bai haren aleazioek ere, erlojuen makinerian eta dekoraziorako eta bestelako erabiliretarako objetuetan.

Aro Garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1831. eta 1832. urteetan, Michael Faraday-k aurkikuntza asko egin zituen elektrizitatearen munduan. Geroago, sorgailu elektrikoen garapenak eta elektrizitatearen historian izan duen erabilerak ekarri du kobreak garrantzi nabarmena hartzea gizadian eta, ondorioz, haren eskaria areagotzea[3].

XIX. mendearen zati handi batean, Britainia Handia izan zen munduko kobre ekoizelrik handiena, baina kobrea garrantzia hartzen joan zen eta horren meatzeen ustiapena areagotu zuen beste herrialde batzuetan. Estatu Batuetako eta Txileko ekoizpena nabarmendu zen, Afrikan meategiak irekitzeaz gain. Horrela, 1911. urtean, kobrearen munduko ekoizpenak milioi bat tona kobre fin gainditu zituen. Estatu Batuetako ekoizpena izan zen handiena XX. mendearen hasieran, bertako ekoizpena mundu osoaren erdia baino handiagoa izan baitzen. Hau zen, haien aztarnategiak kalitatezko kobrea lortzen zituztelako. Bestalde, Txilen, garapen teknologikoak areagotu zuten ustiapena haien aztarnategietan. Hala ere, haien mozkinak ez ziren handiak izan. Washingtonen hitzarmenarekin, bere ekoizpena gehiago baloratu zen, eta irabaziak gehiago izan ziren. Gaur egun, bi herrialdeak kobrearen ekoizle handienak dira.

XIX. mendearen erdialdean altzairuaren ekoizpen masiboa ahalbidetzen zuten prozesu berriak agertu ziren, besteak beste, Thomas-Bessemer bihurgailua edo Martin-Siemens labea, hori dela eta,  kobrearen eta haren aleazioen erabilera ordezkatzen hasi zen, material zailagoa eta erresistenteagoa behar zen aplikazio jakin batzuetan. Hala ere, industria-iraultzaren ondorengo garapen teknologikoari esker, giza jardueraren adar guztietan eta kobrearen metalurgian lortutako aurrerapenei esker, askotariko aleazioak sortu dira. Horren ondorioz, kobrearen aplikazio-eremuak ugaritu egin dira, eta horrek, hainbat herrialdetako garapen ekonomikoari gehituta, munduko eskariaren igoera ekarri du.

Propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Propietate fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobrea munduko hirugarren metalik erabiliena da, aluminioaren eta burdinaren atzetik, haren propietate fisikoei eta dauzkan erabileei esker. Kolore gorrixka eta distira metalikoa du, eta zilarraren atzetik, elektrizitatearen eta beroaren eroalerik onenetakoa ere bada. Naturan material ugaria da; prezio irisgarria du eta mugarik gabe birziklatzen da. Prestazio mekanikoak hobetzeko aleazioak egitea ahalbidetzen du eta korrosioarekiko eta oxidazioarekiko erresistentea da.

Eroaletasun elektrikoa 1913an definitu zen, eta kobre purua erabili zen zeregin horretarako, haren eroankortasuna %100eko IACS indizea duelarik. Hala ere, eroaletasun handiko kobre bereziak balio horiek gainditzen ditu baita zilar berezi batzuek ere[4].

Propietate kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposatu gehienetan, kobreak oxidazio-egoerak baxuak ditu, ohikoena +2 izaten, nahiz eta +1 ere egon. Airearen eraginpean, kolore gorria dauka, hasieran gorri-morea izaten oxido kuprosoaren eraketaren ondorioz, eta, onodren, beltz bihurtzen da oxido kuprikoa eraketaren ondorioz.

Denbora luzez aire hezearen eraginpean egon ondoren, oinarrizko karbonatozko geruza itsaskor eta iragazgaitz bat osatzen du. Bestalde, kolore berdexka eta urdinxka duen kobrezko azetatoen nahasketa pozoitsu bat, kobre oxidoek azido azetikoarekin erreakzionatzen dutenean sortzen dena. Elikagaiak egosteko kobrezko tresnak erabiltzen badira, kontuz erabili behar dira nahasketa hori saihesteko; izan ere, nahiz eta zapore txarra izan, saltsekin eta ongailuekin estali eta jan daiteke.

Halogenoek erraz erasotzen diote kobreari, batez ere hezetasuna dagoenean. Lehorrean kloroak eta bromoak ez diote eragiten, eta fluorra bakarrik erasotzen dio tenperatura oso altuetan. Kloruro kuprosoak eta kuprikoak oxigenoarekin konbinatuta, azido klorhidrikoa sortzen dute, hezetasuna dagoenean, eta ondorioz, erasamita eta paratakamita orbanak sortzen dituzte berde zurbil kolorekoak eta urdin berdezkoak, leunak ere izaten[5].

Azido oxoazidoek kobreari erasotzen diote, eta, beraz, azido horiek desugertzaile eta distira-emaile gisa erabiltzen dira. Azido sulfurikoak kobrearekin erreakzionatzen du sulfuroa, covelina, kalkoita eta ura sortzen. Sulfato kuprikoaren gatzak sor daitezke ere, urdin-berde koloreak edukitzen. Gatz horiek oso ohikoak dira automobiletan erabiltzen diren berun-metagailuetako anodoetan[5].

Azido zitrikoak kobre oxidoa disolbatzen du eta, beraz, kobrezko gainazalak garbitzeko erabiltzen da metala lastratuz eta kobrezko zitratoa sortuz. Kobrea azido zitrikoarekin garbitu ondoen, oihal bera berunezko gainazalak garbitzeko erabiltzen bada, beruna kobrezko zitratozko eta berunezko zitratozko kanpo-geruza batez estaltzen da, kolore gorri-beltza duena[5].

Propietate mekanikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobreak eta haren aleazioek makinagarritasun ona dute, hau da, mekanizatzeko errazak dira. Kobreak oso harikortasun eta xaflakortasun ona du, eta horrek xafla eta hari oso mehe eta finak sortzea ahalbidetzen du. Metal biguna da, Mohsen eskalan 3 gogortasun-indizea izaten, 210 MPa-ko erresistentzia trakzioarekiko dauka eta 33,3 MPa-ko[6] muga elastikoa ere. Deformaziorako prozesuak onartzen ditu, hala nola, ijezketa edo forja eta soldadura-prozesuek eta bere aleazioek hainbat propietate hartzen dituzte, tenplea edo suberaketa bezalako tratamendu termikoak aplikatzen zaizkienean. Oro har, propietateek hobera egiten dute tenperatura baxuetan, eta horrek aukera ematen du aplikazio kriogenikoetan erabiltzeko

Aleazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letoia gehienbat kobrez eta zinkez osatutako aleazioa da. Hala ere, beste metalen presentzia onartzen du proportzio txikietan agertzen badira. Aleazio hau lortzeko, haren osagaiak arrago batean urtzen dira, edo, sulfurodun meak labe batean galdatuz. Bi metalen arteko proportzioak eragin handia du aleazioaren propietateetan, adibidez, dentsitatean 8.4-8.7g/cm3 tartean dagoena. Nahiz eta letoiaren propietateak agertutako metalen eta horien proportzioaren araberakoak izan letoi guztiak bilakatzen dira hauskor fusio-puntutik hurbileko tenperaturetara berotzen direnean. Industrian erabiltzen den letoian zinkaren proportzioa % 50etik beherakoa izaten da beti. Hori dela eta, lortutako lingoteak plastikoki deformatu eta xaflak edota hariak sortzen dituzte

Letoia kobrea baino gogorragoa izateaz gain, kargatzeko, urtzeko eta mekanizatzeko errazagoa da. Gainera, oxidazioarekiko eta ingurune gaziekiko erresistentea  da. Horretaz gain, xaflagarria da, baina haren moldagarritasuna tenperaturaren araberakoa eta ager daitezkeen metalen araberakoa da. Bestetik, letoiak ez du tratamendu termikorik onartzen; hori dela eta, homogenizazio eta birkristaltze prozesuak baino ez zaizkio aplikatzen.

Letoiak kolore hori disdiratsua du, urrearen antzekoa, horregatik oso erabilia da bitxigintzan, bisuterian eta apaingarrien galbanizazio prozesuetan. Letoia hainbat alor desberdinetan erabiltzen den aleazioa da, hala nola; armamentuan, hodien fabrikazioan, soldaduran, galdaragintzan eta baldintza gaziekiko erresistentea denez ontzigintzan ere erabiltzen da.

Azkenik letoia ez du txinpartarik sortzen kolpatzen denean, propietate hori nahiko arraroa da aleazioen artean, horrexegatik erabiltzen da sukoiak diren elementuen ontzietan eta horiek manipulatzeko elementuetan

Brontzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brontzea kobrearen eta eztainuaren arteko aleazioa da; hala ere, gaur egun brontze mota asko daude eta bi elementu horietaz gain beste batzuk ere badituzte, besteak beste, silizioa, kromoa edota berilioa. Aleazio horietan eztainuaren proportzioa % 2-% 22 tartean dago.

Brontzearen ekoizpena ahalbidetzen duen teknologiaren aurkikuntza eta garapena historiako gertaera garrantzitsuenetarikoa da, Brontze Aroa ahalbidetu baitzuen. Brontzea izan zen gizakiak egindako lehenengo aleazioa. Eztainodun eta kobredun mineralak nahastuz labe batean egiten zen, modu horretan mineraletan zeuden kobrea eta eztainua erreduzitu egiten ziren, eta % 5-% 10 eztainu zuen brontzea lortzen zen.

Aleazio hau horiduna da eta letoia baino kalitate handiagokoa da, baina garestiagoa ere bada. Balbulen fabrikazioan erabiltzen da bero eroale gisa, eta hodiak egiteko ere. Horretaz gain, korrosioarekiko erresistentzia duenez, turbinetan eta ponpetan ere erabiltzen da. Azkenik, aplikazio elektrikoak ere baditu baina murritzagoak dira.

Alpaka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpaca deritzon aleazioa sortzen da, kobre, nikel eta zink hurrengo proportziotan aleatzen direnean: % 50-% 70 kobre, % 13-% 25 nikel eta %13-%25 zink[7]. Aleazio honen propietateak, hala nola gogortasuna edo eroaletasuna,  oso aldakorrak dira erabilitako metalen proportzioaren arabera. Alpacari burdina edo aluminioa kantitate txikitan gehitzen bazaio, korrosioarekiko erresistentzia altuko materiala lortzen da[8].

Korrosioarekiko erresistentziagatik eta propietate mekaniko onak izateagatik hainbat alorretan erabiltzen da aleazio hau, besteak beste, telekomunikazioetan ontzigintzan, aplikazio elektrikoetan eta iturgintzan.

Erauzketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bide lehorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.    Mineralaren birrinketa: Materiala behin birrintzen da, bahe batetik pasarazten da, eta zati handienak berriro birrintzen dira. Ondoren, minerala hausten da, biratzen direnean mineralak hausten dituzten bola batzuk dituen errota batean. Azkenik, zaborra ezabatzen da, horretarako, hautsitako materiala ur-ontzi batean sartu, eta eragiten zaio zaborra ezabatzeko.

2.    Txigorketa partziala: Burdinak kobreak baino afinitate handiagoa du oxigenoarekiko. Hori dela eta, txigorketa aire kantitate urriarekin egiten bada, burdina oxidatzen da soilik, eta ez kobrea. Prozesu honetan burdina oxidoa, kobre sulfuroak eta burdina lortzen dira, baita kobre oxido eta ganga apur bat ere.

3.    Mataren formazioa: Masa urtu egiten da 1100 °C-tik gorako tenperaturan oxidatu gabeko burdina oxidatzen da, kobre (I) sulfuroarekin eta burdina (II) sulfuroarekin mata osatzen dutena.

4.    Mataren oxidazioa: Urturiko masa – silizearekin batera – bihurgailu batean isurtzen da, eta haizea ematen zaio aire-korronte batekin, sufrea eta burdina oxidatzeko. Oxido lurrunkorrak banantzen dira eta burdina oxidoa  silizearekin batzen da hondakin modura, Prozesua bukatzen da kobrea oxidatzen hasten denean, une horretan uzten baitioio solidifikatzeari. Bihurgailuaren barruan gertatzen diren erreakzio kimikoak hauek dira.

Cu2S(s) + 3O2 (g) --> 2Cu2O(s) + 2SO2(g) eta 2Cu2O(s) + Cu2S(s) --> SO2(g) + 6Cu(s)

Blister kobreak (horrela deritzona dituen SO2-burbuilak direla eta) %93 inguruko kobre purua darama, eta ezpurutasun batzuk; burdina, sufrea , beruna, zinka, nikela eta metal preziatuak.

5.    Kobre gordinaren findaketa: kobrearen purutasuna %99.95eraino igotzea du helburu. Bi modutara egin daiteke: erreberbero labe batean edo elektrolitikoki.

·        Erreberbero-labean: Kobre-lingoteak urtu egiten dira 1150 °C-ko tenperaturan atmosfera oxidatzaile batean. Horrela, ezpurutasunak oxidatu eta ezabatu egiten dira hondakin modura (burdina, beruna, zinka) edo lurrun modura (sufrea). Egurra berotutakoan askaturiko gasak (hidrokarburoak, hidrogenoa…), metal urtuan zehar burbuilatzen denean, sortu den kobre oxido guztia murrizten du. Horrela trataturiko kobrea, moldeetan isurtzen da anodoak sortzeko, eta geroago elektrolisiaren bitartez errefinatzeko.

·        Errefinatze elektrolitikoa: Lehen lorturiko kobre-barrak anodo bezala kokatzen dira upel elektrolitiko batean. Upel horrek kobre (II) sulfatoa eta azido sulfurikoz azidotutako disoluzio bat du. Katodoak brontze puruko lamina finak dira, grafitoz estalita, eta anodoen artean tartekatuta daudenak. Elektrodo horietan tentsio egokia aplikatuz, anodoen kobrea disolbatzen da eta katodoen gainean ezartzen da forma puruan. Ez-purutasunekin bi zati bereiz daitezke: metal nobleenak (zilarra, urrea, platinoa) upelaren hondoan gelditzen dira, eta ez hain nobleak (zinka, burdina, etab.) disolbatzen dira, eta disoluzioan forma ionikoan gelditzen dira.

Bide hezea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mineral birrindua disolbatzen da azido sulfuriko diluituarekin eta burdina (III) sulfatoarekin; azken horrek kobre (I) sulfuroa oxidatzen du, eta sulfato forma hartzen du. Mineralean gelditzen den burdina, burdina (II) sulfato bihurtzen da. Disoluzio honi burdina gehituz, kobrea prezipitatzen da:

CuSO4 (aq) + Fe(s) --> FeSO4(aq) + Cu[JR1] (s)

Lorturiko kobreak % 80ko purutasuna du soilik. Hori dela eta, nahiago da kobrearen hauspeaketa modu elektrolitikoz egitea,

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektrizitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobrea eroankortasun elektriko onena duen metal ez-preziatua da. Hori dela eta,baita harikortasunarekin eta erresistentzia mekaniko handiak izateagatik ere, industriarako eta etxebizitzetarako kable elektrikoak fabrikatzeko materialik erabiliena bihurtu da. Halaber, kobrezko eroaleak erabiltzen dira ekipo elektriko askotan, besteak beste, sorgailuetan, motorretan eta transformadoreetan. Aplikazio horietan, kobrearen alternatiba nagusia aluminioa da[9].

Telefono-kable gehienak kobrezkoak ere kobrezkoak izaten dira, eta, gainera, Interneterako sarbidea ematen dute. Telekomunikazioetarako kobrearen alternatiba nagusiak zuntz optikoa eta hari gabeko sistemak dira. Bestalde, informatika- eta telekomunikazio-ekipo guztiek kobrea dute, neurri handiagoan edo txikiagoan, adibidez, zirkuitu integratuek, transformadoreek eta barneko kableek[9].

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobrea, kotxeen eta kamioien zenbait elementutan erabiltzen da. Alde batetik, erradiadoreetan erabiltzen da haren bero-eroaletasunagatik eta korrosioarekiko erresistentziagatik, horretaz gain, kableetan, konexioetan eta motore elektrikoetan ere erabiltzen da.[9]Bestetik, kobrearen aleazio desberdinak ontzigintzan erabiltzen dira daukaten korrosioarekiko erresistentziagatik.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ura garraiatzeko sare asko kobrez edo letoiz eginda daude[10], korrosioarekiko erresistentzia eta bakterioen aurkako propietateak baitituzte. Plastikozko hodiek ez bezala, kobrezko hodiek ez dute su hartzen suteetan eta, beraz, ez dituzte toxikoak izan daitezkeen keak eta gasak askatzen[9].

Kobrea eta, batez ere, brontzea elementu arkitektoniko eta teilatu, fatxada, ate eta leihoetako estaldura gisa ere erabiltzen dira. Kobrea lokal publikoetako ateetako heldulekuetarako ere erabiltzen da askotan, bakterioen aurkako propietateek epidemiak zabaltzea saihesten baitute[9].

Eraikuntzan eta apaingarrietan brontzearen bi aplikazio klasiko estatuak eta kanpaiak dira[9].

Eraikuntzaren sektoreak gaur egun (2008) munduko kobre ekoizpenaren % 26 kontsumitzen du.

Txanponak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroan txanponak egiten hasi zirenetik, kobrea haien lehengai gisa erabiltzen zen, batzuetan purua eta, maizago, brontze eta kupronikel aleazioetan.

Kobre purua barne hartzen duten txanponen adibideak:

  • Euro bateko, bi zentimoko eta bost zentimoko txanponak kobrez estalitako altzairuzkoak dira[11]. Estatu Batuetako dolar bateko zentaboak kobrez estalitako zinkezkoa dia[12].

Kupronikelezko txanponen adibideak:

  • Euro bateko monetaren barruko diskoa eta bi euroko txanponaren kanpoaldeko zatia[11]. Estatu Batuetako 25 eta 50 zentimoko txanponak[12]. Espainiako txanponak, 5, 10, 25, 50 eta 200 pezetakoak, 1949. urtean sortuak[13].

Kobrezko beste aleazio batzuetako txanponen adibideak:

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobrea mota guztietako makineriaren osagai desberdin eta askotarikoen lehengaia da, besteak beste, zorroena, kojineteena, edergailuena etab. Bitxigintzako, bonbilletako eta hodi fluoreszenteetako, galdaragintzako, elektroimanetako, txanponetako, haize-instrumentuetako[14], mikrouhinetako, berokuntza-sistemetako eta aire egokituetako elementuen osagaia ere izaten da.

Birziklapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobrea birziklatze-prozesuan degradatzen ez den eta propietate kimikoak edo fisikoak galtzen ez dituen material bakarra da[9]. Ezinezkoa da kobrezko objektu bat iturri primarioz edo birziklatuz egina dagoen bereiztea. Horren ondorioz, kobrea material birziklatuenetako bat izan da Antzinarotik.

Birziklatzeak kobre metalikoaren guztizko beharren funtsezko zati bat ematen du. Kalkuluen arabera, 2004an munduko eskariaren % 9 kobrezko objektu zaharrak birziklatuz bete zen. Minerala fintzeko prozesuko hondakinen batura "birziklatzea" ere kontuan hartzen bada, birziklatutako kobrearen ehunekoa % 34ra igotzen da munduan, eta % 41era Europar Batasunean. Kobrea birziklatzeko ez da meatzaritzatik ateratzeko beste energia behar.

Birziklatzeko metalezko objektuak bildu, sailkatu eta urtu behar diren arren, kobrea birziklatzeko behar den energia kantitatea, kobre-minerala metal bihurtzeko behar denaren % 25 inguru besterik ez da[15]. Birziklatze-sistemaren eraginkortasuna faktore teknologikoen araberakoa da. Besteak beste, produktuen diseinuaren, kobrearen prezioa bezalako faktore ekonomikoen eta faktore sozialen araberakoak. Faktore sozialen artean aipatu beharrekoa da herritarrak garapen iraunkorraren inguruan kontzientziatzea

Kobrearen birziklatze masiboaren adibide bat 2002an egin zen, Europako hamabi herrialdetako moneta nazionalak euroarekin ordezkatzea izan zen , historiako diru-aldaketarik handiena. Zirkulaziotik 260.000 tona txanpon kendu ziren, gutxi gorabehera 147.496 tona kobre zituztenak, urtu eta birziklatu egin ziren produktu-sorta zabal batean erabiltzeko, txanpon berrietatik hasi eta industria-produktu ezberdinetaraino[15].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Varios autores (1984). Enciclopedia de Ciencia y Técnica. Tomo 4 Cobre. Salvat Editores. ISBN 84-345-4490-3.
  • Andrews, Michael (1992). El nacimiento de Europa: Capítulo 3. Planeta/RTVE. ISBN 84-320-5955-2.
  • Coca Cebollero, P. y Rosique Jiménez, J. (2000). Ciencia de Materiales. Teoría - ensayos- tratamientos. Ediciones Pirámide. ISBN 84-368-0404-X.
  • Duque Jarmillo, Jaime et al (2007). Estructura cristalina del cobre, propiedades microscópicas mecánicas y de procesamiento. Ciencia e Ingeniería Neogranadina, vol. 16, n.º 2, ISSN=0124-8170.
  • William F. Smith (1998). Fundamentos de la Ciencia e Ingeniería de Materiales. Madrid: Editorial Mc Graw Hill. ISBN 84-481-1429-9.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Andrews, Michael Alford. (1992). El nacimiento de Europa : continentes en colisión y el destino de la naciones. (1a. ed. argitaraldia) PLaneta, RTVE ISBN 84-320-5955-2. PMC 55308837. (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  2. a b «Copper Nevada» web.archive.org 2008-04-15 (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  3. «Wayback Machine» web.archive.org 2011-07-23 (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  4. «appen5» web.archive.org 2007-12-07 (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  5. a b c «Denarios forrados» www.denarios.org (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  6. «MatWeb - The Online Materials Information Resource» www.matweb.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  7. «Biblioteca de Joyeria - Alpaca o plata Alemana» web.archive.org 2008-05-01 (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  8. «Nickel Silver, Alpacca, Paktong and other Alloys» web.archive.org 2008-03-27 (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  9. a b c d e f g «Wayback Machine» web.archive.org 2008-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  10. «TUBERÍAS RÍGIDAS DE COBRE» archive.md 2012-06-28 (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  11. a b c «BCE: Caras comunes» web.archive.org 2007-01-03 (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  12. a b «About | U.S. Mint» www.usmint.gov (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  13. «Numismática Monedas España Peseta, Coins Spain, Monnaies Espagne, numismatique numismatics.» www.euronumi.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  14. (Gaztelaniaz) «Usos del cobre» Informe de Inversión 2015-08-25 (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  15. a b «Wayback Machine» web.archive.org 2007-09-28 (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]