Edukira joan

Koch, Inc.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koch, Inc.
Datuak
Motanegozioa, Enpresa pribatua eta enpresa
Jarduera sektoreapetrolioaren industria
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaCharles Koch
ZuzendariaCharles Koch
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
Legezko formaBaltzu anonimo
JabeaCharles Koch eta David H. Koch
Historia
Sorrera1940
Sortzailea
AurrekoakFarmland Industries (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: KochIncGlobal Twitter: kochincglobal Instagram: kochincglobal LinkedIn: kochinc Youtube: UCn_x85mMkkZ2aIXk4gaZexw Edit the value on Wikidata

Koch, Inc. (koʊk ahoskatua) estatubatuar nazioarteko industria-konglomeratua da, Wichitan egoitza duena. Bere jabeak Charles G. Koch eta David H. Koch anaiak dira.[1] Enpresak filial ugari ditu fabrikazioan, merkataritzan eta inbertsioetan.

Industrias Koch enpresa hauen jabea da: Flint Hills Resources, Georgia-Pacific, Guardian Industries, Infor, Invista, KBX, Koch Ag & Energy Solutions, Koch Engineered Solutions, Koch Investments Group, Koch Minerals & Trading eta Molex. Hainbat sektoretan dute presentzia, hala nola; oinarrizko industriak, petrolioaren fintze eta banaketan, produktu kimikoak, energia, zuntza, bitarteko produktuak eta polimeroak, mineralak, ongarriak, mamia eta papera, teknologia kimikoko ekipoak, abeltzaintza, finantzak, oinarrizko produktuen merkataritza eta beste industria batzuk.[2] Enpresak 60.000 langile inguru zituen Estatu Batuetan, eta beste 40.000 pertsona 2014an, beste 59 herrialdetan.

Fred C. Kochek, bere sortzaileak, 1940an sortu zuen konpainia eta petrolioa fintzeko prozesu berritzaile bat garatu zuen.

Konpainiaren aurkarien eta kritikoen arabera, Koch, Exxon petrolio-enpresarekin batera, klima aldaketaren eta berotze globalaren "ukatzaile" diren erakundeen emaile handiena da. Greenpeacek honela definitzen du Koch Industries: «petrolio-interesek eta interes kimikoek menderatutako multzo bat da, presio-taldeen, lehengo zuzendarien eta erakundeen sare lodi bat duena, desinformazio-emari indartsu bat sortu dutenak, eta industria-talde horrek sortutako erakundeek Koch sarearen bidez ekoitzi eta barreiatzeaz arduratu direnak». Hala ere, ezin izan zituen gutxietsi berotegi-gasen emisioak handitzeagatik klima-berotzearen kausalitatea zalantzan jartzen duten argudio zientifikoak.[3] Jabeak ere nabarmendu dira erakunde kontserbadoreak finantzatu eta laguntzeagatik, baita liberalismo ekonomikoaren eta libertarismoaren aldeko think tank ezagunak ere, hala nola Heritage Foundation edo Cato Institute.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «The World's Billionaires» Forbes.
  2. (Ingelesez) Areas. .
  3. (Gaztelaniaz) «Calzada, Koch Industries, ExxonMobil y los negacionistas del cambio climático» Energy Magazine / Greenpeace 2010-4-22.
  4. (Gaztelaniaz) Zernike, Kate. (2010/10/20). «Secretive Republican Donors Are Planning Ahead» New York Times.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]