Kode ireki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Open Source-ko Logotipoa

Kode irekia modu askean banatu eta garatu den softwarea definitzen duen terminoa da. Kode irekiak orientazio handiago du partekatzeko onura praktikoetara software libreak azpimarratzen duen aspektu moral edota filosofikoen baino.

Historia

Haren erabilera 1998an jaio zen lehen aldiz software librearen komunitatearen erabiltzaileren batzuen eskutik, sofware librearen ingelesezko izen original anbiguoa (free software) ordezteko saio gisa . « Free » ingelesean bi esanahi desberdin ditu testuinguruaren arabera: doakotasuna eta askatasuna. Hori dela eta, kasu honetan, "irakurri, aldatu eta doan birbanatu ahal dugun softwarea ( doako softwarea) eta, gainera, software librea, askatasunaren adieraren arabera.

Batzuentzat terminoa ez zen egokia ordezteko jadanik tradizionala zen free software' terminoa', askatasunaren kontzeptua kentzen zuen eta, sarri doakotasun sinplearekin nahasia. Hala ere, kode ireki terminoa anbibalentea izatean jarraitu du, gaur egun erabiltzen baita software librea eskaintzen ez duten programatzaileen aldetik baina, bai ordea, programen iturburu kodea haren berraztertze edo aldaketa aurretik baimendua haren pare akademikoen aldetik'.

Horrelako anbiguotasunik ez agoenez beste hizkuntzatan software libre terminoa egokia da aldaketak, erabilera eta banaketa erabat librea eskaintzen duten programei erreferentzia egiteko, aipatutako askatasunak etorkizunean ez aldatzea arau inplizitupean beti Are gehiago, ingelesean ere "libre software" terminoa erabiltzen da anbiguotasun semantikoak saihesteko.

"Itzulpen hertsiki literal" baten ikuspuntutik " Iturburu kodea" aztertu ahal izatea da "kode irekiaren" esanahi testuala, interpretatu ahal dena termino malguago eta ahulago "software librearena" baino'. Hala ere, mugimendu biek lizentzien multzo bera onartzen dute eta oinarri baliokideak mantentzen dituzte.

Hala ere, bereizi behar dira "kode irekiko programak, erabiltzaileei hobetzeko askatasuna ematen dietenak, iturburu-kode eskuragarri baino ez duten programetatik, erabileraren edo aldaketaren gaineko murrizketekin.

Gaur egun kode irekia softwarearen inguruko mugimendu berri bat definitzeko erabiltzen da (Open Source Initiative), software librearen mugimendutik diferentea, ikuspuntu filosofikotik bateraezina azken honekin, eta guztiz baliokidea ikuspuntu praktikotik, benetan, mugimendu biek batera lan egiten baitute proiektuen garapen praktikoan.

Kode irekia kontzeptuaren azpiko ideia sinplea da: programatzaileek (Interneten) programa baten iturburu-kodea Irakurri, aldatu eta birbanatu ahal dutenean, programa bilakatzen, garatzen da eta hobetzen doa. Erabiltzaileek haren beharretara egokitzen dituzte, erroreak zuzentzen dituzte abiadura harrigarrian, software konbentzional edo itxiaren garapenean aplikatutakoan baino, emaitza gisa software hobe baten ekoizpena eskainiz.

Ideia baten kronologia

  • 1983ko irailaren 27an: Richard Stallmanek GNU proiektua abiatzen du.
  • 1991ko abuztuaren 25an: Linus Torvaldsek mezu bat argitaratzen du comp.os.minix USENET berri-taldean garatzean ari den Unix motako kernel berriari buruz (Linux).
  • 1998ko urtarrilaren 22an: Netscapek Navigatorren "iturburu kodea" askatuko duela iragartzen du.
  • 1998ko otsailaren 3an: Palo Altoko bileran "open source" terminoa sortu egiten da eta hurrengo asteetan Bruce Perensek eta Eric S. Raymondek opensource.org abiatzen dute.
  • 1998ko martxoaren 31an: Navigatorren kodea jadanik librea dago: ordu batzuetan, programaren hobekuntzek sarea hartzen dute.
  • 1998ko maiatzaren 7an: Corel Corporationek Netwinder-en berri ematen du, GNU/Linux pean dabilen ordenagailu ekonomiko bat.
  • 1998ko maiatzaren 11an: Corelek Wordperfect eta bulegotikaren haren gainerako programak GNU/Linux-era egokitzeko haren planen berri ematen du.
  • 1998ko maiatzaren 28an: Sun Microsystems eta Adaptec Linux International-era elkartzen dira, ekipoen eta sistema eragileen saltzaile handietan lehenak horretan.
  • 1998ko uztailako 13-17: Oraclek eta Informixek haren datu-baseak GNU/Linux-era konektatuko direla iragartzen dute.
  • 1998ko abuztuaren 10an: Sun Microsystemsek Solaris eskaintzen die gizabanako erabiltzaileei eta hezkuntza instituzioei edo irabazi asmorik gabekoei.
  • 1998ko azaroaren 1ean : Halloween Documents izenekoak argitaratzen dira: Microsoften planak GNU/Linux-en eta kode irekiko beste proiektu batzuen kontra.
  • 1998ko abenduaren 16an: IDG-k berri ematen du GNU/Linux-en merkatu-kuota %212 handitu zela 1998an.
  • 1999ko martxoko 1-5: LinuxWorld Conference and Expo: GNU/Linux-en gaineko lehen erakusketa. HP, IBM eta SAP-k marka komertzialen babesa abiatzen dute.
  • 1999ko martxoaren 15an: Applek Darwin abiatzen du kode irekiko lizentziarekin.
  • 1999ko ekainaren 4an: Microsoftek baieztatzen du Linuxek gehiago saltzen duela Windows 98 baino azalera handietan.[1]

1998 eta 2000 artean hazkunde handia nabaritu zen GNU/Linux-ren ospean eta "kode irekiko softwarearen aldeko" enpresen eraketan. Mugimenduak ere softwarearen industria nagusiaren arreta harrapatu zuen, kode irekiko softwarea softwarearen konpainia kontsolidatuen eskaintzetara eramanez, Sun Microsystems Starofficerekin eta IBM OpenAFSekin adibidez.

"Kode irekiko" mugimendua

[[Archivo:MapaConceptualFLOSS.png|350px|right|thumb|Mapa conceptual del software libre y de código abierto.]]

Kode irekiaren ideia ondoko premisan zentratzen da: kodea partekatzean, lortutako programak kalitate hobea edukitzera jotzen du software jabedunarena baino; ikuspuntu teknikoa da. Bestalde, software libreak joera filosofikoak ditu eta moralak ere: software jabeduna, partekatu ezin denez, ''ez-etikoa" da, gizakien artean partekatzen debekatzea sen onaren aurka doanez.

Software libreak bezala kode irekaki edo open source-ak betebehar batzuk ditu[2]Programa bat mugimendu honen barruan kokatu ahal izateko:

  • Birbanatze librea: softwareak erregalatu edo saldu daiteke libreki.
  • Iturburu-kodea: iturburu-kodea barneratua egon behar da, edo libreki eskuratu.
  • Lan deribatuak: aldaketen birbanatze baimenduta.
  • Egilearen iturburu-kodearen osotasuna: lizentziek eskatu ahal dute aldaketak birbanatu daitezen bakarrik adabaki gisa.
  • Pertsonen edo taldeen bereizketarik gabe: inor ezin da kanpoan utzi.
  • Ekimen areen bereizketarik gabe: erabiltzaile komertzialek ezin dira baztertu.
  • Lizentziaren banaketa: programa jasotzen duten guztiei eskubide berberak aplikatu behar zaizkie
  • Lizentziak ezin du produktu baten berariazkoa izan: programa ezin da bakarrik lizentziatu banaketa handiago baten parte gisak.
  • Lizentziak ezin du murriztu beste software bat: lizentziak ezin du behartu software irekiarekin banatzen den beste software bat kode irekikoa izatera.
  • Lizentziak teknologikoki neutrala izan behar du: lizentziaren onarpena ez da eskatu behar saguaren klik batez edo softwarearen euskarriaren menpeko beste berariazko forma batez.

Dekalogo hau bateragarria da software librearen lau askatasunekin.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak