Kodex

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Biblia kodex moduan

Kodex (latinez caudex, "zuhaitzaren enborra") eskuz idatzitako liburu zahar bat da, elkarri jositako eta koadernatutako kaierez osatua.

Erromatarrek asmatu zuten bere taulak lotzeko eta pixkanaka-pixkanaka biribilkia ordezkatu zuen.[1] Kristautasunarekin batera zabaldu zen, Eliza kristauak formatu hau hautatu baitzuen Bibliarako[1].

Nahiz eta teknikoki edozein koadernaketa moderno kodexa izan, egun hitza eskuizkribuentzat baino ez dugu erabiltzen, batez ere Berant Antzinaroko eta Erdi Arokoentzat[2]. Liburu hauek ikertzen dituen zientziak kodikologia du izena; antzinako agiriak ikertzen dituena, berriz, paleografia.

Zenbait kodex[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean kodexek dauden tokien izena hartu dute, hiri batena, liburutegi batena. Hauek dira ezeagunetariko batzuk:

Leongo Biblia mozarabiarra (X. mendea). Lukasen irudikapena, agian Pablo Picassok buruan zuena Gernika margolana sortzerakoan.

Europako kodexak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako kodexak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen ezagunenak:

Kolon aurreko kodexak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarren konkista baino lehen sortutakoak dira hauek:[3]

Mexikoko Kolonialismo garaietako Kodexak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean eginiko kodexak dira. Asko dira; hemen bakan batzuk jasoko ditugu:[4]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arqueología Mexicana aldizkaria: "Códices prehispánicos" monografikoa. IV.liburukia, 23.zk. 2.berrinprimatzea, Mexiko Hiria, 2002.
  • Miguel León-Portilla: Literaturas indígenas de México. Mexiko Hiria, FCE, 1992. ISBN: 9789681638771.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kodex Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b Roberts, Colin H.; Skeat, T. C. (1983), The Birth of the Codex, Londres: Oxford University Press, ISBN 0-19-726024-1}}
  2. David Diringer, The Book Before Printing: Ancient, Medieval and Oriental, Courier Dover Publications, New York 1982, ISBN 0-486-24243-9
  3. "Códices prehispánicos", 14-15 or.
  4. "Códices prehispánicos", 64-69 or.