Kohorte (estatistika)
Itxura
Kohortea, estatistikan epe batean zehar ezaugarri jakin eta zehatz bat duten banakoen multzoa da. Estatistikan kohorterik ohikoena jaiotze-data da, adibidez, 1958an jaiotakoak, baina bestelako taldeak izan daitezke: 50 eta 60 urte duten eta erretzen duten gizonezkoak, Espainiako Gerra Zibilean hildakoak, 1960 eta 1970. urteen artean Euskal Herrian jaiotakoak, besteak beste.
Esan bezala, kohorteak ez du zertan denboran bakarrik oinarritu. Ikerketa batean hizkuntza jakin batean egiten duten edo jaioterri bera partekatzen duten pertsonek osatu dezakete kohortea.