Kohoutek kometa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kohoutek kometa
Behaketa
Magnitude absolutua5,8
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaLuboš Kohoutek
Aurkikuntza-data1973ko martxoaren 7a
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Periapsis0,14242503229742 AU
Ardatzerdi handia−18.236,507048385 AU
Eszentrikotasuna1,0000078098855
Batezbesteko anomalia−0 °
Makurdura orbitala14,30414493446 °
Goranzko nodoaren luzera258,48949099539 °
Periapsiaren argumentua37,79756893411 °

Kohoutek kometa edo, jatorrizko izenez C/1973 E1, 1973 XII, eta 1973f periodo luzeko kometa bat da. Luboš Kohoutek txekiar astronomoak aurkitu zuen 1973ko martxoak 7an eta ikusgai egon zen urte horretan. Gutxi gora-behera 10.000 urte barru itzuliko da. Baina astronomoren batzuk 9.000 eta 16.000 urte artean barru itzuliko dela diote.

Gerturako hurbilketa baino lehen, komunikabideek Kohoutek kometa "mendeko kometa, oraindik begi hutsez ikusteko modukoa" bezala iragarri zuten. Bere magnitude bisuala -3koa zen perihelioan, eguzkitik 0,14 unitate astronomikoko distantziara. Bere orbita inklinazioa 14,3ºkoa da. Gaueko zeruan hobekien perihelioaren ondoren ikusi zen, honek laugarren magnitudeko distira zuenean. Kometak 25ºrarte isats bat ere erakutsi zuen denbora askoan.

Kometa, gainera, AEBetako Skylab 4 eta SESBeko Soiuz 13 ontziek ere ikusi zuten, ontzi orbitalek aztertutako lehen kometa bihurtu zelarik.

Kohoutek kometak eragin handia izan zuen kultura herrikoian (batez ere mundu anglosaxoian), kantuetan, ikuskizunetan eta baita film eta telesailetako aipamenetan ere.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.