Koiotea eta Hankarina
Itxura
| Koiotea eta Hankarina | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Charles Jones |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Ezaugarriak | |
| Ekoizpena | |
| Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Koiotea eta Hankarina (ingelesez Wile E. Coyote and the Road Runner) 1949an Chuck Jones marrazkilariak Warner Brothers ekoiztetxerako sortu zuen marrazki bizidun telesaila bat da. Pertsonaiak sortzerakoan, Jones Mark Twain idazlearen Roughin It izenburuko liburuan oinarritu zen, hartan Twainek gosez zeuden koioteek hankarinak ehiza zitzaketela baitzioen.
Bi pertsonaiak mutuak dira, hots, ez dute hitzik esaten, baina Hankarinak darabilen onometopeia bakarra "Bip, Bip!" da (ingelesez, "Beep, Beep!") haren ikur bilakatu da.