Koklea
| Koklea | |
|---|---|
| Xehetasunak | |
| Honen parte | Barne belarria Hezurrezko labirintoa Entzumen-sistema |
| Konponenteak | Hodi koklearra Arrapala bestibularra Tinpanoko arrapala Helikotrema |
| Identifikadoreak | |
| Latinez | cochlea |
| MeSH | A09.246.300.246 |
| TA | A15.3.03.025 |
| FMA | 60201 |
| Terminologia anatomikoa | |
Koklea edo barakuilua entzumenarekin zerikusia duen barne-belarriko zatia da, barakuilu-maskorraren erara kiribildua.[1] Barruan Cortiren organoa dago, entzumenaren zentzuaren organoa, eta zelula ziliodunak ditu, soinuaren bibrazioak garunera bidaltzen diren nerbio-bulkada bihurtzeko gai direnak.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koklea fluidoz betetako luzetarako hiru ganberek osatzen dute: arrapala tinpanikoak eta arrapala bestibularrak perilinfa dute, eta erdiko arrapalak edo hodi koklearrak endolinfa du. Arrapala tinpanikoa bestibularrarekin komunikatzen da helikotreman, barakuilu-maskorraren erpinean. Hiru ganbera horiek bi mintzek banatzen dituzte: Reissnerren mintzak, arrapala bestibularraren eta arrapala ertain edo koklearraren artean; eta mintz basilarrak, arrapala ertain edo koklearraren eta arrapala tinpanikoaren artean. Mintz basilarrean pausatzen da Cortiren organoa zelula ziliatuekin (entzumen-hartzaileak). Koklea inguratzen duen ardatzari modiolo edo kolumela esaten zaio. Bere ondoan Cortiko gongoil kiribila dago, eta bertatik abiatzen da entzumen-nerbioa (VIII. nerbio kraniala).[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Otorrinolaringologia Hiztegia] [2015]
- ↑ (Gaztelaniaz) Bianchi., Carolina. Fisiología de la audición y el equilibrio. UNCPBA, Tandil.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |