Koldo Royo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koldo Royo
Bizitza
JaiotzaDonostia1958ko irailaren 12a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksukaldaria

Koldo Royo (Donostia, 1958ko irailaren 12a) gipuzkoar sukaldaria da. Etxean bertan izan zituen ostalaritzarekin lehen harremanak, Antonio taberna baitzuen bere familiak Donostian. Prestakuntza Juan Mari Arzaken jatetxean hasi zuen, eta Donostiako Nicolasa jatetxean lan egin eta Mexikon egonaldi bat egin ondoren, Madrilen hasi zen lanean, Luis Irizarrekin batera. 1985ean Palma de Mallorcako Porto Pi jatetxearen ardura hartu zuen, eta berehala izan zuen kritikarien eta bezeroen onespena, Michelin Izar bat lortu baitzuen jatetxearentzat urte bakar baten buruan. Orduz geroztik, Balear Uharteetan dihardu, 1989an ireki zuen Koldo Royo jatetxean. Telebistan eta irratian ere aritua da. Koldo Royo aitzindari izan zen sukaldaritza Internetera eramaten, 1996an, bere A fuego lento webgunearen bidez.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]