Koldobika Jauregi (eskultorea)
Koldobika Jauregi (eskultorea) | |
---|---|
![]() Dantza-ren filmaketan, Urkiolamendin. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Alkiza, 1959ko urriaren 11 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 2024ko ekainaren 16a (64 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: heart attack (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta margolaria |
Lan nabarmenak | |
koldobikajauregi.com |
Koldobika Jauregi Zinkunegi (Alkiza, Gipuzkoa, 1959ko urriaren 11[1] - Alkiza, 2024ko ekainaren 16a[2]) euskal eskultore minimalista izan zen. Zura eta harria lantzen zituen batez ere, eta materialen izaerarekin jokatzen zuen. Eduardo Txillida bere maisutzat jotzen zuen.
Bere obrarekin 30 erakusketa antolatu zituen Koldobikak 1990 eta 2019 urteen artean, baita beste 12 erakusketa kolektibo ere. Berea du ETAren armagabetzea irudikatzeko Baionan altxa zen Arbolaren egia eskultura.[3]
Ez-ohiloa izan zen Dantza pelikula egiteko eragile nagusia izan zen Telmo Esnal-ekin batera, Juan Antonio Urbeltz koreografoaren laguntzarekin.[4] Koldobika gainera Jantzien eta atrezzoaren ardura eraman zuen.[5]
2007tik zinegotzi izan zen Alkizan eta hortik hainbat ekinbide bultzatu zituen: Ur Mara museoa, Itxurain herri-proiektua, Fagus-Alkiza interpretazio-zentroa, eta festetako Oilaloka panpina, besteak beste.[6]

Artista plastikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetik hasi zen eskultura lantzen. 17 urterekin egin zituen Jauregik lehen urratsak artearen munduan. Ikasketak utzi, eta tailla egiten hasi zen, eskultore izatea erabakita. 19 urte zituela, 1978an, Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren IV. Gazte Lehiaketan lehen saria jaso zuen. 1984ean eta 1985an Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketan lehen saria jaso zuen.[7] Valladolidera (Espainia) joan behar izan zuen soldaduska egitera, eta kuartelaren parean omen zegoen eskultura polikromatuaren museoa. eta bertan ikasi omen zuen nola eraiki. Hamar urte inguru jarraitu zuen iruditeria erlijiosoarekin, baina Bulgariara joatean erabaki zuen hori «alde batera» uztea.[8]
1986ean Yasna Polyanara (Burgas, Bulgaria) joan zen Eusko Jaurlaritzak emandako diru-poltsa bati esker Nazioarteko V. Eskultura Sinposiora, egonaldi luzeska bat eginez. 1987an urte beteko egonaldia egin zuen Carraran (Italia) Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko sormen-beka baten bidez.
1990ean Txillidaren Zabalaga beka jaso zuen eta Karl Muller mezenas alemaniarrarekin lan egiteko aukera izan zuen Düsseldorf hirian.
90eko hamarkadan biolentzia hartu zuen gaitzat, batez ere Euskal Herriko gatazkarekin zerikusia zeukana. Kontzientzia politikoa zeukan, eta biolentziaren inguruko artelanak egiten hasi zen. Garai hartako artelanei begiratuta, biolentzia horren parte den iruditeria aurki daiteke. Kontzientzia horren erakusgarri da 2018. urtean ETAren armagabetzea irudikatzeko egin zuen altzairuzko eta burdinazko zuhaitza: Arbolaren egia. Baionan jarri zuten, Roland Barthes zelaigunean.[8]
Garai hartan bertan eskala -ldaketa bat egin zuen Jauregik. Ez zituen gorputz erraldoiak egin nahi, eta zaldia gaitzat hartzea erabaki zuen. Orduan jaso zituen lehen aitortzak.[8]
1996 eta 2000 bitartean Insel Hombrich Museum delakoan (Neuss, Ipar Renania-Westfalia, Alemania) lan egin zuen hainbat artista alemanekin batera ‘Artea natura parean’ proiektua garatzen.
Alemanian egindako egonaldi luzeak eragin nabarmena izan zuen, kritikarien aburuz, Jauregiren lanean, eta Euskal Herrian lehendik ere bazuen sona, nazioarteko mailara zabaltzeko aukera ere eman dio. 2000. urtean, esaterako, Tokioko parke batean 26 eskultura kokatzeko deitu zuten lehiaketan, bera izan zen hautatutako europar eskultore bakarra. Alemanian bertan, 1999. urtean. Würth Museoak espainiar arteari eskainitako erakusketa batean Espainiako egungo hamar artista garrantzitsuenen artean aukeratu zuten Jauregi, Txillida, Tapies edota Sauraren ondoan.
2000 urtean Alemaniatik bueltan erakusketa egin zuen bere emazte Elena Cajaravillerekin batera Donostiako Ekain galerian.
Pixkanaka figurazioa atzean utzi zuen, eta marrazkiaren erabilera indartzea erabaki. Marrazkia bihurtu zuen bere artelanen oinarria eta helduleku nagusia. Deseraiki egin zuen sinplifikazio batera iristeko, eta sinplifikazio hori berriro ere interpretatzeko.[8] Haren ibilbideko mugarri nagusia, ordea, Ur Mara museoa izango da. 2008ko krisiaren ostean jarri zuen martxan proiektua, Alkizan (Gipuzkoa). Eta bertan, nabarmen ikus daitezke sortzaileak artearekiko, etnografiarekiko eta naturarekiko zeukan interesa. 2010 urtean Ur Mara museoa abiatzeko lehen urratsak egiten hasi zen, Alkizako bere etxearen inguruko baso batean Insel Hombrich museoan inspiratuta dagoena. Natura eta artea uztartzeko belaunaldi berri baten eremu naturala da.[8]
Bihotzekoak emanda, 2024an hil zen. Soraluzen erakusketa ireki berri zuen eta beste bat prestatzen ari zen.[9]
-
Lur haizea
-
Kantu ixila (Agoncillo, 2006)
Alkizako Ur-Mara museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koldobika Jauregi Ur Mara museoaren sortzaileetako bat izan zen. Elena Cajaravillerekin, bere emaztea, bost urtez parte hartu zuten Alemaniako Insel Hombroich Museoan Karl Henrich Muller mezenasek gonbidatuta “Artea eta Natura parean“ proiektuan. Esperientzi hartan ikusi eta ikasitakoarekin sortu zuten Ur Mara museoa geroago. Aipagarriak dira museoko atal hauek:[3][4][5]
« | Koldobika Jauregi langile handi bat, aktibista bat eta ekintzaile handi bat izan zen, ezohiko konpromisoa erakutsi zuena herri txikiekiko, kultura autonomoarekiko eta sortze-lanarekiko. Bere lana, sarritan efimeroa, komunitatearekin eta paisaiarekin harreman zuzenean sortua zen, eta haren ekintza artistikoa ezin da ulertu Alkizako herrigintzatik bereizita. | » |
—Antonio Casado da Rocha, Ekai Txapartegi Zumeta, Jon Umerez Urrezola eta Lorea Agirre Dorronsoro.[10] |
Museoaren erakusketa iraunkorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neurri handiko 30 eskulturek osatzen dute, Markina eta Lasturko euskal marmolez eginak.
Erakusketa-aretoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Negutegi itxurako egitura bat erakusketa- eta ekitaldi-areto moduan atondutan dago museoaren esparruan. Bertan, erakusketak, aurkezpenak, hitzaldiak eta bestelako ekimen artistikoak burutzen dira.
Basoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoko gela nagusiak bertako basoko txokoak eurak dira: pagoak, haritzak, gaztaina, urki eta etnografi-arrastoak, karobi zahar bat garai bateko harrobi baten ondoan, gaur egun auditorio bat bihurtua.[6]
Thoreau espazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992an sortu zuten museoko gune berezi hau Henry David Thoureau-ren omenez (Concord, Massachusetts, 1817- 1862). Naturgile eta filosofoa zen bera, ”Walden “izeneko liburua idatzi zuen hiru urtez naturan bizi ondoren “Desobedientzi zibilaren manifestua” ere idatzi zuen. Gaur egun gune hau “Hitzaren babesa“ pentsamendu librearekin eta poesiarekin lotuta dago.
- Alkizako Ur-Mara museoa
Erakusketak[3]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koldobika Jauregik 30 erakusketa antolatu zituen bere obrarekin 1990 eta 2019 urteen artean, baita beste 12 erakusketa kolektibo ere.[3]
Banakako erakusketa nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019: Arkitekturak I, Ur Mara , Alkiza
- 2018: Haus II, Ur mara , Alkiza
- 2017: Koldobika Jauregi, Arte-bideak galeria, ZIburu, Lapurdi
- 2017: Ikatza eta urrea, Altzürükü, Zuberoa
- 2017: Koldobika Jauregi, Ekain galeria, Donostia
- 2016: Haus, Ur mara , Alkiza
- 2015: Argibel, Ur mara , Alkiza
- 2014: Zintzilik, Sanz-enea jauregia, Zarautz
- 2013: Homenaje a Bisssier, Kur galeria , Donostia
- 2012: 80º aniversario del bombardeo de Gernika , Nomadas. Donostia.
- 2012: Kanpaia Ixila, Ekain galeria, Donostia
- 2008: Koldobika Jauregi, Ekain galeria. Donostia
- 2007: Koldobika Jauregi, Guggenheim museoa, Bilbao
- 2007: Retablo, Altzürükü, Zuberoa
- 2007: Barne Kanta, Arenatzako lorategi botanikoa. Gueñes
- 2006: Kantu Ixila. kalean. Tolosa
- 2006: Koldobika Jauregi, Galería Tindaya , Fuerteventura
- 2006: Koldobika Jauregi, Ekain galeria , Donostia
- 2005: Koldobika Jauregi, Galería A.C Marbella
- 2005: Alkiza, Lumbreras galeria, Bilbao
- 2005: Koldobika Jauregi, Galeria Xanon , Madrid
- 2004: Koldobika Jauregi, Lumbreras galeria, Bilbo
- 2004: Koldobika Jauregi, KUR galeria .Donostia
- 2003: Estética del proceso, Inasmet fundazioa , Donostia
- 2002: Oro y negro, Ekain galeria, Donostia
- 2002: Oro y negro II, Lumbreras galeria, Bilbao
- 2001: Insel, Lumbreras galeria , Bilbao
- 1999: Koldobika Jauregi, BAUKUNST galeria, Kolonia, Alemania
- 1991: Basoko mamuentzat, San Telmo museoa, Donostia
- 1990: Meditaciones Barrocas, Azpeitia
Erakusketa kolektibo nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020: Arte Español, Wurth, Agoncillo, Errioxa
- 2018: Iconografía Unamuniana, Salamanca.
- 2015: Escultura Española, Siglos XX – XXI. Marlborough galeria, Madril
- 2015: ARTSET galeria, Limoges, Frantzia
- 2015: Angela Cerny galeria, Wiesbaden, Alemania
- 2013: Black and Basque, Baiona
- 2008: Derivas-Drifts, Pennsylvania Academy of Fine Arts (PAFA), Filadelfia, AEB
- 2006: El cincel y la palabra, Kubo aretoa, Donostia
- 2004: Eskala txikiko eskulturaren Europako 2. Trienala, Murska Sabota , Eslovenia[11].
- 2000: Kunstverein Bad Saldetfuth, Bodenburg, Alemania
- 1999: Spanische Kunst am Ende des Jahrhunderts. WURTH museoa, Künzelsau-Gaisbach, Alemania[12].
- 1999: Baukunst galerie, Kolonia, Alemania
- Formak hazkundean eskultura (Intxaurrondo, Donostia).
-
Egunez
-
Iluntzean.
-
Gauez.
Dantza filma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dantza pelikula egiteko eragile nagusiak Telmo Esnal eta Koldobika Jauregi izan ziren, Juan Antonio Urbeltz koreografoaren laguntzarekin.[4] Jantzien eta atrezzoaren atzean dauden Koldobika Jauregik eta filmaren zuzendari artistikoa den Elena Cajaravillek estetika berezi bat sortzen dute.[5] Dantza ez da ohiko film bat, istorio bat kontatzen digu euskal dantza tradizionalen bidez.[13]
- Dantza filma (2018)
-
Sagardantza
-
Almute dantza
-
Dantza filmaz solasaldi batean Elena Cajaraville, Koldobika Jauregi, Telmo Esnal, Iñaki Agirre, Juan Antonio Urbeltz eta Xabier Artola[14]
Gizarte-konpromisoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Koldobika gizarte-konpromiso handia erakutsi du. Batetik, zinegotzia izan da Alkizako udaletxean 2007tik hil arte; guztira bost legealdietan izan ditu udal ardurak. Alkateorde izateaz gain, kulturaren eta gizarte-zerbitzuen alorrean izan ditu ardurak. Udal ardurei lotuta Itxurain herri-proiektua eta Fagus-Alkiza interpretazio-zentroa sortzea bultzatu zituen eta proiektu horien ideologo nagusitzat jotzen da.[6]
Halaber, Alkizako herriko festei hasiera ematen dion Oiloaren jaitsieran usatzen den Oilaloka panpinaren diseinua egin zuen, alaba Gerezirekin batera, eta Oilaloka jaistarazteko ardura izan du.
Bestetik, Koldobika hainbat gobernuz kanpoko erakunderi laguntza etenik gabea eman izan die, Amnistia Internazionalari esaterako.[15] 2018an, ETAren armagabetzearen oroitarri, Arbolaren egia haren altzairu eta burdinazko eskultura bertikala inauguratu zen Baionan, mutur banatan zuhaitz hostaila eta aizkora bat goitik behera zituela.[16]
Bizitza efimeroa omenaldia (2024)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizitza efimeroa izena eman zaio Alkizako udalak, Ur Mara elkartearekin batera eta Koldobika Jauregiren lagunekin batera antolatutako omenaldiari. Omenaldia 2024ko urriaren 4ean hasi zen eta urriaren 12an bukatu zen. Urriaren 4ean inauguratu ziren Fagus-Alkiza interpretazio-zentroan bi erakusketa. Batek, jasotzen zituen Xabier Artolak Dantza filmaren filmaketan zehar eginiko argazkietako batzuk. Beste erakusketan Koldobikarekin harremana izandako 27 artisten lanak bildu zituen[17].
Urriaren 10ean Dantza proiektatu zen eta, ondoren, Telmo Esnalek eta Xabier Artolak solasaldia izan zuten filmaren hainbat aspekturi buruzkoa. Urriaren 11an Antonio Casado da Rochak, Koldobika eta Thoureauren arteko harremanei buruz mintzatu zen.
Bizitza efimeroa ekimenari urriaren 12an eman zitzaion amaiera. Ehunka lagun bildu ziren herriko plazan eginiko emanaldira non poesia, testigantzak, artea, sormena eta dantza juntatu ziren Koldobikari omen egiteko. Ondoren, herri-bazkaria egin zen[18].
« | Non habil, Koldobika?
[...]
Mailu, trintxa ta ezten, Non habil, zein ortzitan, |
» |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Guggenheim Bilbao Museoa: Koldobika Jauregi
- ↑ «Koldobika Jauregi eskultorea hil da» naiz: 2024-06-16 (kontsulta data: 2024-06-16).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Koldobika Jauregi» Koldobika Jauregi (kontsulta data: 2024-06-28).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El último proyecto de Telmo Esnal se exhibirá en la Sección Oficial del Zinemaldia» Noticias de Gipuzkoa 2018/07/21.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Artola Zubillaga, Xabier. (2018). «Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat» artzubi.eus (kontsulta data: 2019-01-13).
- ↑ a b «Koldobika Jauregi gogoan, miresmen eta samin hitzak izan dituzte - Alkiza» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2024-06-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jauregi, Koldobika - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-06-27).
- ↑ a b c d e Mujika Telleria, Beñat. (2025-06-17). «Koldobika Jauregi ohoratu dute EHUren Udako Ikastaroetan» Berria (kontsulta data: 2025-06-18).
- ↑ https://www.diariovasco.com/culturas/fallece-koldobika-jauregi-20240616213202-nt.html
- ↑ «Koldobika Jauregi eta herrigintzaren artea» Berria 2025-05-15 (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ (Ingelesez) «Depot:European Triennial of Small Sculpture» Culture of Slovenia (kontsulta data: 2024-06-28).
- ↑ «Museum Würth: 25.1. - 26.5.1999 Spanische Kunst am Ende des Jahrhunderts; Ausstellungen 1999» www.germangalleries.com (kontsulta data: 2024-06-28).
- ↑ Artola Zubillaga, Xabier. (2018). «Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat» artzubi.eus (kontsulta data: 2019-01-13).
- ↑ “DANTZA: HERRI LABORARI BATEN HISTORIA UNIBERTSALA” SOLASALDIA ALKIZAN – FAGUS. (kontsulta data: 2019-06-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (2021-03-05). «Donostia inaugurará un mural de Koldobika Jauregi en el Paseo Nuevo el Día de la Mujer» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-06-27).
- ↑ (Frantsesez) «Pays Basque : la sculpture polémique commémorant le désarmement d'ETA a été inaugurée - France Bleu» ici par France Bleu et France 3 2018-04-09 (kontsulta data: 2024-06-27).
- ↑ «Koldobika Jauregiren bizialdia ospatzeko ekitaldiak abiatu dituzte - Alkiza» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2024-10-14).
- ↑ «Koldobika Jauregiren bizitza ospatu dute - Alkiza» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2024-10-14).
- ↑ Artola Zubillaga, Xabier. (2024). «Non habil, Koldobika?» Oilotegitik (Alkiza: Alkizako udala) 24: 32..