Kolonaurreko Amerika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolonaurreko garaia» orritik birbideratua)
Bizibideak k. a. 1000eko Amerikan      Ehiztari-biltzaileak      Nekazal-gizarte sinpleak      Nekazal-gizarte konplexuak (buruzagi tribalak edo zibilizazioak)

Kolonaurreko garaiak Amerikako historia eta historiaurreko aro guztiak ditu bere barnean, Goi Paleolitoko jatorrizko populatzetik hasi eta Aro Modernoko europar kolonizazioraino.

Hitzez hitz, "kolonaurreko" hitza 1492ko Kristobal Kolonen bidaiari buruzkoa bada ere, praktikan amerindiar kultura guztiez ari gara, justu europarrek iraungi edota erabat aldatu arte; batzuetan Kolon ailegatu eta hamarkada edo mende asko geroago gertatu zena. Gainera, Estatu Batuetan 'historiaurreko' eta 'aurrekolonial' hitzak eta Latinoamerikan 'prehispaniko' hitza ere erabiltzen dituzte.

Kolonaurreko zibilizazio askok mugarri handiak ezarri zituzten: hiriak, nekazaritza, monumentu zibil eta erlijiosoak, lan publikoak eta gizarte hierarkia konplexuak sortuz. Batzuk aspaldi desagertuak ziren europarrak eta afrikar esklaboak ailegatu zirenerako (c. XVI. mendearen amaiera),[1] baina arkeologia eta ahozko historiari esker ezagunak dira. Beste zibilizazio batzuk, berriz, garaikideak ziren europar kronikariekin; eta, gutxi batzuk, tartean maien zibilizazioak bere idatzizko agiriak zituzten.

Amerindiar kulturak kolonosteko garaietan ere garatu ziren eta ohitura tradizionalak aro berrietara egokitu ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.