Kolonen lehen itsasbidaia
| Kolonen lehen itsasbidaia | |
|---|---|
| Mota | espedizio itsas bidaia |
| Denbora-tarte | 1492ko abuztuaren 3a - 1493ko martxoaren 15a |
| Herrialdea | Gaztelako Koroa |
| Commanded by (en) | Kristobal Kolon |
| Parte-hartzaileak | |
| Operatzen dituen elementuak | La Niña, La Pinta, Santa María |
| Abiapuntu | Palos de la Frontera |
| Helmuga | Palos de la Frontera |
| Kronologia | |
| 1492ko urriaren 12a | Amerikaren aurkikuntza |
Kolonen lehen itsasbidaia edo Aurkikuntzaren lehen itsasbidaia, Errege Katolikoen zerbitzupeko Kristobal Kolon kapitainaren agindupeko espedizio bat izan zen, 1492ko abuztuaren 3an Palos de la Frontera (Espainiako Erresuma) udalerriko portutik itsasoratu zena.
Hiru ontziek parte hartu zuten: La Pinta, La Niña eta Santa Maria, bakoitza Martín Alonso Pinzón, Vicente Yáñez Pinzón eta Kristobal Kolonen buruzagitzapean.
Hiru ontziak 1492ko abuztuaren 3an Palos de la Fronteratik itsasoratu eta Kanarietara zuzendu ziren, bertan La Pintaren lema konpondu behar izan zuten. Irailaren 16an Sargazoen itsasora ailegatu ziren, eta urriaren 12an "Guanahani" uhartera iritsi ziren, ziur aski gaur egungo San Salvador uhartea (Bahamak) uhartea. Bertan, europarrek taíno amerindiar herritarrekin topo egin zuten.