Kolonizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Historian, kolonizazioa gizakia edo gizakien-talde bat lurralde bat populatzen duenean gertatzen den prozesua da. Prozesuaren helburua baliabide berri eta ugariagoak eskuratzea, taldea zabaltzea edo beste populazio edo herri bat mendean hartzea izaten da. Lurralde bat kolonizatzen duena kolonizatzailea da eta kolonizazioaz lurraldean bizi direnei kolono deritze. Historian, bertakoak mendean hartuz beste lurralde edo herrialdeetara zabaltzea bultzatzen duen ideologia politikoari kolonialismo deritzo. Kolonialismoak burututako lurralde-zabalkuntzak eta herrien mendekotasunak inperialismo izeneko egoera sortzen du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.