Edukira joan

Kolore biko saguzar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolore biko saguzar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaChiroptera
FamiliaVespertilionidae
GeneroaVespertilio
Espeziea Vespertilio murinus
Linnaeus 1758[1]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
HabitatSastrakadi eta baso
Zabalera29 cm
Eguneko zikloagaueko

Kolore biko saguzarra[2] edo Vespertilio murinus Vespertilio generoko animalia da. Chiropteraren barruko Vespertilioninae subfamilia eta Vespertilionidae familian sailkatuta dago

Ilajea iluna dauka bizkarraldean, eta zuriagoa sabelaldean. Hegaletako mintzak ilunak dira, azala bezala. Belarriak txikiak eta biribilak dira, trago labur batekin. Salbuespen gisa, ale batzuk gure lurraldera iristen dira migrazioan (udazken-neguan).[3]

Batez beste 5 cm neurtzen du, gehi isatsa 4 cm

Kolore biko saguzarra

Pisua: 10 - 24 gramo (ertaina).

Eremu irekiak gustuko dituzte eta ur-ibilguetan ere ikusi daitezke, baita hirigune eta nekazaritza-eremuetan ere.

Oso hedatua dagoen espezie paleartikoa da. Bere banaketa-eremua Suitzatik eta Frantzia ekialdetik Eskandinaviako hegoalderaino, Europa erdialde eta ekialderaino eta hortik Asia erdialderaino eta Ozeano Bareko kostaldea ekialdetik hartzen du. [4]

Lehen itsaslabarretan egoten zen, baina gaur egun hiri handietara, estepetara eta zuhaitzez betetako mendietara zabaldu du bere habitata, 1920 metroko altueraraino. [5] Banaketa-eremuaren hegoaldean, mendialdean egon ohi da. [6] Udan, babeslekuak eraikinetan egon ohi dira, gutxiagotan, zuhaitz-zuloetan eta arroka-pitzaduretan; neguan, aldiz, leku hotzagoetan eta tenperatura-aldaketen eraginpean egoten dira.[3]

Eraikinetan, zuhaitzetan eta saguzar kutxetan topatu daitezke.

Oso espezie migratzailea da, eta kumeak hazteko kolonietatik hibernakuluetara egiten ditu joan-etorriak. (4) Araldia udazkenean eta negu hasieran izaten da. (5) Emeek ekainaren amaieratik uztailaren hasierara 2 kume eta noizean behin 3 erditzen dituzte. (4) Kumeak ilerik gabe jaiotzen dira, baina handik gutxira ilaje motz gris zurbil bat garatzen dute, [7] Vespertilionido saguzar askotan bezala, arrak eta emeak bereizi egiten dira udan, emeak 100 eme eta haien kumeez osatutako ugalketa kolonietan biltzen direlarik, arrak, berriz, bakartiak dira edo talde txikiak osatzen dituzte.

Urritik martxora taldeka hibernatzen du, normalean horma eta harkaitzetako arrailduretan, eraikinetan, eta gutxitan kobazulo eta meategietan.

Gautarra da, ilunabarraren amaieran uzten ditu aterpeak eta gau osoan ehizan ibiltzen da, batez ere euliak harrapatzen ditu, baina sits eta neuropteroez ere elikatuz. (4) Lurretik 20 eta 40 metro bitarteko altueran hegan eginez harrapatzen ditu harrapakinak, zelai irekietan, basoetan eta lakuetan, eta udan eta udazkenean argi artifizialen inguruko auzo-eremuetan. (5) Ekokokapen deiak 24-25 kHz-ko intentsitate maximoarekin igortzen ditu.

Nyctalus leisleri-ren eta Eptesicus serotinus-en antzeko pultsuak, bereizi ezin direnak.

Azpiestezie hauek deskribatu dira:[8]

  • Vespertilio murinus murinus
  • Vespertilio murinus ussuriensis

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Linnaeus. (1758). 1 Syst. Nat., 32 or..
  2. Naturtzaindia Elkartea. (2023). Euskal Herriko saguzarren gida. Naturtzaindia ISBN 978-84-09-48316-7..
  3. 1 2 Euskal Herriko saguzarren gida. Egilea NATURTZAINDIA. Laguntzailea Arrasateko udala. https://naturtzaindia.com/.
  4. Hutson, A. M., Spitzenberger, F., Aulagnier, S., Coroiu, I., Stubbe, M., Ariunbold, J., Buuveibaatar, V., Dorjderem, S., Monkhzul, Ts., Otgonbaatar, M. & Tsogbadrakh, M. (2008). «Vespertilio murinus». Lista Roja de especies amenazadas de la UICN 2010.3 (en inglés). ISSN 2307-8235. Consultado el 25 de octubre de 2010..
  5. MacDonald, David y Barrett, Priscilla (2005). Guía de Campo de los Mamíferos de España y de Europa. Barcelona: Ediciones Omega. pp. 87-88. ISBN 978-84-282-1490-2..
  6. Aulagnier, S., Haffner, P., Mitchell-Jones, A. J., Moutou, F. y Zima, J. (2009). Guía de los Mamíferos de Europa, del norte de África y de Oriente Medio. Barcelona, España: Lynx Edicions. p. 90. ISBN 978-84-96553-52-1..
  7. ens Rydell y Hans J. Baagøe (1994). «Vespertilio murinus». Mammalian Species (en inglés) (The American Society of Mammalogists) 467: 1-6. Consultado el 27 de octubre de 2010..
  8. Wilson, Don E.; Reeder, DeeAnn M., eds. (2005). Mammal Species of the World (en inglés) (3ª edición). Baltimore: Johns Hopkins University Press, 2 vols. (2142 pp.). ISBN 978-0-8018-8221-0..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]